• BERRIA
Dokumentuak
partekatu
• BESTE PROPOSAMEN BATZUK
“MIGRATZAILE ETA ERREFUXIATUEN ESKUBIDEEN DEFENTSARAKO” LEGEBILTZAR TALDEARTEKOAREN HELBURUAK ETA LAN PLANA JAKINARAZTEA
Behean sinatzen duten talde legebiltzarkideek, indarrean dagoen Legebiltzarreko Erregelamenduaren babespean eta erregelamendu horren 27. artikuluarekin bat etorriz, “MIGRATZAILE ETA ERREFUXIATUEN ESKUBIDEEN DEFENTSARAKO” LEGEBILTZAR TALDEARTEKOAREN HELBURUAK ETA LAN PLANA JAKINARAZTEA proposatzen dute Eusko Legebiltzarreko Mahaiak 2017ko urtarrilaren 10ean hartutako akordioa ikusita.
HONAKO HAU ADIERAZTEN DUTE.-
2016ko maiatzaren 12an eginiko Ohiko Osoko Bilkuran, aho batez onetsi zen errefuxiatuen giza eskubideen defentsari buruzko legez besteko proposamenari (10/11/02/01/0906) transakzio-zuzenketa aurkeztea. Honako hau jasotzen du, hitzez hitz, hamargarren puntuak:
“Onartzen du legebiltzar-taldearteko bat berehala eratzea, migratzaile eta errefuxiatuen eskubideen defentsarako, datozen legealdietan ere jarraipena izango duena, sortutako beste taldearteko batzuekin gertatzen den bezalaxe.”
- legegintzaldia amaituta, taldeartekoak 2016ko ekainean hainbat bilera izan ondoren, eta bertan eginiko lanarekin jarraitzeko asmoz, idazki hau aurkezten zaio Legebiltzarreko Mahaiari taldearteko horren helburuak eta gutxi gorabeherako lan plana jakinarazteko.
Era berean, 2016ko abenduaren 22an eginiko Ohiko Osoko Bilkuran hartutako erabakia betetzeko (bilkura horretan, aho batez onetsi zen errefuxiatuen eskubideak bermatzeko CEAR Euskadiren proposamenari buruzko legez besteko proposamenari (11\11\02\01\0035) aurkeztutako transakzio-zuzenketaren zazpigarren puntua. Honela dio, hitzez hitz:
“Eusko Legebiltzarrak beharrezkotzat jotzen du “migratzaile eta errefuxiatuen eskubideen defentsarako” legebiltzar taldeartekoaren jarduerari berriz ekitea. Aurreko legegintzaldian jarri zuen martxan jarduera.”
Hori dela eta, Legebiltzarreko Mahaiak 2017ko urtarrilaren 10ean hartutako akordioa ikusita, “migratzaile eta errefuxiatuen eskubideen defentsarako” taldeartekoa sortu da.
HAU ESKATZEN DUGU.-
Eusko Legebiltzarreko Mahaiak, 2017ko urtarrilaren 10eko bileran taldeartekoa sortzea onetsi ostean, helburuen eta lan planaren berri izatea.
HELBURUAK.-
- Gatazkan dauden hainbat herrialdetatik Europar Batasunera sartzen ahalegintzen diren migratzaile eta errefuxiatuen joan-etorrien inguruan interesekoak diren gaiei buruz eztabaidatzea eta laneko foroa sortzea.
- Elkarlanean lan egitea zaurgarritasun egoeran dauden pertsona horien egoera aztertzeko eta etengabe jarraipena egiteko.
- Euskal Autonomia Erkidegora sartzen diren pertsonekin zerikusia duten egoerak jakinaraztea bultzatzea, errefuxiatuen nahiz migratzaileen kasuan.
- Erakunde publikoek migratzaileen eta errefuxiatuen egoera zein den jakiteko eta haien beharrizanak identifikatzeko egiten dituzten ahaleginak sustatzea, eskumena duten erakundeetara bideratu ahal izateko baliabideak zehazteko.
- Errefuxiatuak eta migratzaileak babestea xede duten Eusko Legebiltzarreko ekimenetan, talde guztien aho bateko babesa lortzen saiatzea.
LAN PLANA.-
- Proposatutako helburuak lortzeko beharrezkoak diren bilerak egitea.
- Proposatutako helburuak lortzea xede duten ekimenak adostea.
- Gizarteari hartutako erabakien berri ematea.
- Euskadin harreran hartutako errefuxiatuak eta migratzaileak bisitatzea eta/edo jasotzea.
- Migratzaileen eta errefuxiatuen guneetara bisitak egitea, xehetasunez ezagutzeko zein den haien egoera eta gure esku dauden konponbideak eskaini ahal izateko.
Tarteartekoan, honako hauek egongo dira:
Amaia Arregi Romarate (GP EA-NV)
Jasone Agirre Garitaonandia (GP EH BILDU)
Tinixara Guanche Suárez (GP EP)
Rafaela Romero Pozo (GP SV)
Carmelo Barrio Baroja (GP PV)
...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU
Rafaela Romero
AKTUALITATEA
• BERRIA
Eneko Andueza: “PNV y Bildu tienen una agenda oculta y no quieren desvelar si volverán a plantear la autodeterminación; Euskadi no quiere aventuras”
• BERRIA
Aroa Jilete: “Vamos a fomentar el transporte interurbano de los municipios alaveses e impulsar un servicio de cercanías entre Alsasua y Miranda”
• BERRIA
Denis Itxaso: “Apostamos por una tasa que deje en manos públicas parte de lo que reporta el turismo para invertir en su atractivo y sostenibilidad”
• BERRIA
Aroa Jilete: “No es lo mismo el proyecto socialista, progresista y que piensa en las personas, que el de la derecha, que quiere privatizar y recortar derechos”
• BERRIA