Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Euskadin turismoa defendatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0238]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Euskadin turismoa defendatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0238]

OSOKO ZUZENKETA

1.- Eusko Legebiltzarrak babesa adierazten die euskal turismo sektoreko langile, enpresari eta autonomoei. Turismoa lehen mailako sektore ekonomiko eta kulturala da, aberastasuna eta enplegua sortzen laguntzen duena, gizarte kohesioa eta gizarte inklusiboak eta toleranteak garatzen laguntzen duena.

2.- Eusko Legebiltzarrak gaitzetsi egiten ditu aurtengo udan interes turistikoen, turisten eta eraikin publikoen aurka emandako indarkeria-gertakariak eta bortxaketak. Hori guztia, inongo eztabaidarik sustatu ez, eta Euskadiren irudi txarra emateko baino balio izan ez duen kanpaina baten kontestuan.

3.- Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritza animatzen du lanean jarrai dezan turismo iraunkorraren, orekatuaren, antolatuaren, kalitatezkoaren, ingurumenarekiko, gure bizimoduarekiko eta gure kulturarekiko errespetagarriaren alde. Hori guztia egin dezala, gainera, alderdi politikoen eta erakundeen adostasun zabalen ondorioz eta sektoreko eragile guztiak aintzat