Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Urte politikoaren hasiera

Idoia Mendia: "2018 Euskadin egin gabe dauden erreforma handiak finkatzeko urtea izan behar da"

Atzo Kataluniako Parlamentuan gertatu zenari dagokionez, Idoia Mendia buruzagi sozialistak salatu du "kezkagarria" dela "Kataluniako herritarrak alde batera utzi dituztela"

Gogora ekarri du Euskadin "egoera bera bizi izan genuela 2009ra arte: nortasun-gatazkan eta euskaldunak zatitzean bakarrik arreta jartzen zuen eztabaida politikoa"

"Sozialistek hautsi genuen joera suizida hura, Gobernutik hasieran eta oposiziotik gero, eta agenda soziala erakundeetara eramatea lortu genuen", adierazi du

1. argazkia
Desayuno informativo con Idoia Mendia en el inicio de curso Foto | Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusi den Idoia Mendiak Euskadin ireki berri den urte politikoari ekiteko Euskal Sozialistek dituzten erronka nagusiak nabarmendu ditu: alde batetik, barne-erronka, iraileko azken asteburuan egingo den VIII. Kongresuarekin lotuta; eta, bestetik, instituzionala, erakundeek garatu behar dituzten politikei dagokienez.

Zenbait komunikabideetako kazetariekin egindako gosari informatibo batean, Sozialistak Euskadiko erakunde nagusietako gobernuetan egiten ari diren lana azpimarratu du Mendiak, eta Sozialistak Jaurlaritzan sartzeko ardura bere gain hartu ez balute Eusko Jaurlaritza zer egoeratan egongo litzatekeen galdetu du. "Zer lehentasun izango lituzke?".

Ireki berri den urte politikoari begira, gogorarazi du ez dela hauteskunderik egongo etorkizun laburrean, eta, ondorioz, aukera dagoela Euskadin egin gabe dauden erreforma handiak finkatzeko. "Datozen hamabi hiletan egingo duguna izango da lau urte hauetatik hurrengo legealdiari utziko diogun ondarea. Horregatik, funtsezkoa da alderdi guztiei erantzukidetasuna eskatzea, ahalik eta adostasunik zabalenak lortzeko, elkarrekin lan egin dezaten", esan du.

"2018 hurrengo hamarkadako Euskadi finkatzeko urtea izan behar da. Ekonomiari, lanari, gizarteari eta Administrazioa erreformatzeari dagokienez, hurrengo legealdira zereginak beteta iristea gure esku dago, eta, horretarako, proposamen egokiak egin behar ditugu eta akordioak egiteko gai izan behar gara", baieztatu du.

Kataluniako herritarrak alde batera utzi dituzte

Mendiak azpimarratu du, erakundeetan egiten dituzten ekintzen bitartez, Euskal Sozialistak agerian uzten ari direla "Euskadin ezkerreko politikak garatzeko espazio politikoa dagoela". "Herritarren agenda sozialari lehentasuna ematen dioten politikak batzuen pretentsio nazionalen gainetik. Izan ere, pretentsio horiek ondo egon daitezke manifestazio bateko bandera gisa, baina une erabakigarrietan ziurgabetasun juridikoa besterik ez dute eragiten (zentzugabekeria eragiten dute ere bai, zoritxarrez atzo Katalunian ikusi genuen moduan)", adierazi du.

Atzo Kataluniako Parlamentuan gertatu zenari dagokionez, buruzagi sozialistak salatu du "kezkagarria" dela "Kataluniako herritarrak alde batera utzi dituztela". "Orain inork ez du beren etorkizunari, osasunari edo hezkuntzari buruz hitz egiten, ez eta beren zerbitzu publikoak bermatzeko erari buruz ere" kritikatu du 2009ra arte Euskadin "egoera bera" bizi izan genuela gogora ekarri ondoren.

"Azkar ahazten dugu, baina gogoratu behar dugu 2009ra arte Euskadin egoera bera bizi izan genuela: nortasun-gatazkan eta euskaldunak zatitzean bakarrik arreta jartzen zuen eztabaida politikoa. Gainera, gogora ekarri behar dugu Sozialistek hautsi genuela joera suizida hura, Gobernutik hasieran eta oposiziotik gero, bai eta agenda soziala erakundeetara eramatea lortu genuela ere", esan du amaitzeko.