Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Legealdiaren lehen urtearen balantzea

Euskal Sozialistok “egonkortasun instituzionala” eta akordiorako borondatea ekarri dugu Euskadira

Legealdiaren lehen urte honetan, Euskadiren eta Espainiaren arteko inkomunikazio oztopoak haustea lortu dugu. Gainera, zenbait akordio lortu ditugu, besteak beste, Kupoarena, azpiegiturei dagozkienak edo Ertzaintzaren plantillarena.

Euskadin ireki dugun bidea aukera bat da, eta Sozialistok ere Espainia osorako baliatu nahi dugu aukera hori.

1. argazkia
Grupo parlamentario de los Socialistas Vascos. Foto | Socialistas Vascos

Euskal Sozialistak aurreko legegintzaldian egindako oposizioren bidez Eusko Legebiltzarreko jardueran eta proposamenen lidergoan erabakigarriak izan baginen, orain, Eusko Jaurlaritzan parte hartzen dugun garai honetan, aurrea hartzea lortu dugu. Gainera, oposizioko gainerako indar politikoekin akordioak lortzeko aukera egongo da.

Legegintzaldiaren lehen urtea bete den honetan, frogatuta geratu da faltsukeriei eta aurrez finkatutako akordioei buruzko axiomak saltzen saiatzeko ahaleginak egin arren, ehunka ekimenek aurrera egiten dutela, eta, horietatik, laurdena baino gehiago (37) aho batez onartu direla.

"Gaur egun, ezberdinen artean akordioetara iristeko nahia Euskadiko bizitza politiko osoan ikus daiteke, eta, horri esker, egonkortasuna eman zaie euskal erakundeei, herritarren beharrizanei erantzun ahal izateko”, nabarmendu du José Antonio Pastor legebiltzarkideak.

Euskal Sozialistok herritarrek gure esku jarri duten tresna nagusia berreskuratu dugu, ezberdinen artean akordioak lortzeko gaitasuna. Gure historiarik hurbilenean frogatu da aurrerapenaren aldeko apustu onena eta eskubideak zabaltzeko bermea dela desberdintasunaren aurka eta beharrizan gehien dutenekiko elkartasunaren alde borrokatzea.

Eta ildo horretan jarraituko du Euskal Sozialisten Legebiltzarreko taldearen jarduerak; hots, ezberdinen artean ahalik eta akordio handienak lortzeko bidean. Izan ere, legealdi honetan "hurrengo hamarkadetan hainbat esparrutan eragina izango duten erabakiak hartuko ditugu, hala nola osasun sisteman, hezkuntzan, gizarte babesean, mendekotasunen arretan, autogobernuaren eguneratzean eta printzipio etikoetan oinarritutako gizartean, biktimen erreparazioa jorratuz eta biktimak aitortuz nahiz elkarbizitzan sakonduz", azaldu du Pastorrek.

Espainia osorako aukera

Hemen ireki dugun bide nagusi horrek, halaber, Euskadiren eta Espainiaren artean dauden inkomunikazio oztopoak hausteko, eta bi gobernuen artean zenbait akordio lortzeko balio izan digu; adibidez, Kupoarena, azpiegiturei dagozkienak edo Ertzaintzaren plantillarena. 

"Hemen, Euskadin, ireki dugun bidea aukera bat da, eta Sozialistok Espainia osorako baliatu nahi dugu”, adierazi du Pastorrek. Gainera, PSOEko idazkari nagusi Pedro Sánchezek, aukeratua izan denetik, lehendakariarekin biltzeko lehenengo bisita instituzionala eskatu du egun gutxi barru.

José Antonio Pastorrek nabarmendu du "aukera handiak ditugula hemen adostutako politikak bateratzeko, eta horien bidez Kongresuan egituratu ahal izateko. Hala, lan eskubideak bermatuko dituen langileen estatutua ezarri ahal izango da. Bertan, gazteentzako erreskate plana egongo da, eta berau baliatu dezakegu Euskadin dagoeneko diseinatu ditugun planetarako, edo Kongresuan gehiengoa izango duen bat izateko, Kupoaren Lege berria bermatzeko, edota gure autogobernua sendotzeko euskal alderdiok hartu dezakegun akordiorako".