Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Comisión Ejecutiva

Begoña Gilek eta Alfredo Retortillok egingo dute Euskal Sozialisten programa udal eta foru hauteskundeetarako

PSE-EEk nabarmendu du gaitasuna duela politika aurrerakoiak egiteko udaletan eta aldundietan, zein erakunde-egonkortasuneko giroari laguntzeko

1. argazkia
Begoña Gil y Alfredo Retortillo coordinarán la elaboración del programa marco para las elecciones municipales y forales Foto | Socialistas Vascos

Euskal Sozialisten Batzorde Betearazleak 2019ko udal- eta foru-hauteskundeetarako programa markoa koordinatzeko agindu die Begoña Gil Erakunde Politikako idazkariari eta Alfredo Retortillo Azterketak, Programak eta Prestakuntzako idazkariari. PSE-EEren Zuzendaritzak erabaki hori hartu du gaur arratsaldeko bileran. Erabakiaz gain, hurrengo hauteskundeak prestatze aldera, hurrengo hiletarako lan-ildo estrategikoak finkatu ditu.

PSE-EEk programa eratzeari ekingo dio udal-bokazioarekin, historian zehar haren ekintza politikoaren funtsa izan denarekin. Horren helburua da udaletatik euskal gizarteak behar dituen politika aurrerakoiak garatzen jarraitzea. Gainera, horrela, beste alderdiekin hitzarmenak egiteko gai den alderdi bakarra dela ziurtatuko du, eta erakundeetara ezkertiarren eskakizunak helarazteko aukera izango du.

Udal-politikak funtsezkoak izan dira sektore ahulenei kalte handiagorik ez ekartzeko krisiaren urte txarrenetan, eta orain garaia iritsi da egoera ekonomikoa udaletan transmititzeko, funtsezkoak baitira ekonomiaren aurrerapenerako, gizarte-kohesiorako eta desberdintasunaren aurka borrokatzeko.

PSE-EEren alkateek hainbat udalerritan frogatu dute, hala nola Irunen, Eibarren, Lasarte-Orian, Pasaian, Zumarragan, Portugaleten, Ermuan, Iruña Okan edo Moredan, gobernatzeko era ezberdina dutela, bizilagunekin konprometituta daudela eta gutxiago dutenen beharrei zorroztasunez eta arduraz ematen dietela arreta. Gainera, gobernu-talde partekatuetan gure zinegotziek parte hartzen duten tokietan, PSE-EEk politikarik aurreratuenak bermatzen ditu, eta egonkortasuna dakar gobernuek herritarren eskaerei erantzuna emateko. Hori gertatzen da hiru euskal hiriburuetan (zenbait arlotan, hala nola mugikortasunean, azpiegituretan edo hiri-ereduan erabakigarriak diren proiektuetan murgilduta daude) zein Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Aldundietan, bai eta hiru lurraldeetako hainbat eta hainbat udaletan ere.

Legealdiaren azken urtea geratzen den une honetan, Euskal Sozialistak nabari dira ingurumeneko foru-arloetan; izan ere, beren plangintzak aukera eman du, esaterako, Gipuzkoako hondakinen arazoa konpontzeko, edo lurraldeko erabiltzaile eta osatzaileentzako erosoak diren garraio-politika jasangarriagoei ekiteko. Sozialisten lanak, foru-gobernuei zeharka inspiratzeaz gain, protagonismo berezia izan du enplegu-sormenean zein turismoaren eta merkataritzaren sektoreak sustatzeko eta arautzeko politika bateratuetan. Horiek Eusko Jaurlaritzaren Turismo eta Merkataritza Sailarekin batera gauzatu ditu, eta Sail hori sozialisten ardurakoa da ere bai. Beste sail batzuk nabari izan dira kultura-jardueraren kudeaketagatik, gazteenei zuzendutako politikengatik edo gizarteratzearen edo desberdintasunari aurre egitearen inguruan izandako arduragatik.

Programa markoak Batzorde Betearazleak bildutako proposamenak jasoko ditu PSE-EEren arlo guztietan, eta horrek ez dio kalterik egingo lurraldeetako eta udaletako hauteskunde-programei. Hauteskunde-zerrendak osatzeko prozesua udaren ostean egingo da.