partekatu
• GALDERA
Turismoaren Mundu Erakundearen Batzorde Betearazlea Euskadin
Susana Corcuera Leundak, Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltar-taldeko legebiltzarkideak, Ganberaren Erregelamenduaren babespean, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuari, Alfredo Retortillori, OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO honako GALDERA hau aurkezten dio, Turismoaren Mundu Erakundearen Batzorde Betearazlea Euskadin egiteari buruz.
JUSTIFIKAZIOA
Turismoaren Mundu Erakundea (TME) Nazio Batuen organismo bat eta turismoaren alorreko nazioarteko erakunde nagusia da. Haren xedea da guztiontzako turismo arduratsua, jasangarria eta irisgarria sustatzea. Nazio Batuetako kide diren estatuekin lankitzan arituz, turismoa bultzatzen du, ekonomiari hazten laguntzeko eta garapen barne-hartzaileari zein ingurumen-jasangarritasunari laguntzeko.
Kazatarien zenbait informaziok iradoki dutenez, TMEren hurrengo bilera Euskadin izan daiteke; zehazki, Donostian. Beraz, hiri hori Erakundearen Batzorde Betearazlearen 2018ko lehen bileraren egoitza izan liteke. Informazio horrek dioenez, Eusko Jaurlaritza, beste erakunde batzuen artean, funtsezko papera izaten ari da helburu hori betetzeko.
- Informazioa eman ahal diozu Legebiltzar honi Turismoaren Mundu Erakundearen Batzorde Betearazlearen hurrengo bilera egiteko Donostia egiteko aukeraren inguruan?