Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSOEren 39. kongresua

Pedro Sánchez: "PSOE Monkloarantz doa"

1. argazkia

“Hemen dago Gobernuaren ezkerra”. PSOEren idazkari nagusi Pedro Sánchezek gaur eguerdian Madrilen baieztatu du “gaur PSOEren eta Espainiaren erlojuak ordu berbera markatzen dutela, eta gaur PSOEk Monkloarako bideari ekin diola”, “ezkerreko proiektu sinesgarri eta koherentearekin”; izan ere, alderdi sozialista “gobernuaren ezkereko alderdia da, eta segurtasuna, sendotasuna, seriotasuna eta kaudimena bermatzen du”, “PSOEk irabazten duenean, Espainiak irabazten du eta”.

Sánchezek 39. Kongresua ixtean nabarmendu du bere talde berriak balio handia duela. “Gobernu anitza, belaunaldi artekoa, paritarioa eta askotarikoa”, aurretik ezkerra “errealitate bihurtzeko” eginkizuna duena, “entzuten duena eta eskuinak sei urte horietan hautsi zuena batuko duena”, gizarte-murrizketez beteta. Izan ere, sozialistak “alderdi popularraren alternatiba” gara, eta, horregatik, PSOEren buruak ziurtatu du “PPrekin besterik ez garela lehian ari, eta gure helmuga bakarra dela eskuina garaitzea, justizia sozialaren alde gobernatzeko”.

 PP-REN ETAPA BELTZARI AMAIERA EMATEA

Hori dela eta, idazkari nagusiak, bukaeran bertaratu diren 8.500 pertsonen aurrean bermatu du “atsedenik gabe lan egingo dut alderdi popularraren gobernuko etapa beltz hori itxiko duen legebiltzarreko gehiengoa lortzeko”. “PSOE estatuaren ondoan egongo da, baina ez gobernu honekin”, “estatuko oposizio batekin”. Eta gogorarazi du “aldaketa, funtsean, hiru indar politikoren mende dagoela, eta, betoek bere horretan jarraitzen badute, PSOEk argi hitz egingo duela eta herrialdearen errealitatea aldatu nahi duten milioika boto-emaile aurrerakoiei esango diela datozen hauteskundeetan nagusiki aldaketa bermatu dezakeen alderdi bakarraren alde egitea; hots, PSOEren alde”.

Sánchezek proposatu du “Parlamentuan aldaketaren gainerako indarrekin negoziaziorako eta akordiorako espazioa irekitzea” alderdi popularraren gobernuak eginiko murrizketak “deuseztatzeko”, eta frogatzeko “ezkerreko agendaren politikaren ekintzaren erdigunea gehiengo sozialaren agenda dela”. Agenda hori langabeen, soldata duinen eta berdintasunaren babespean oinarrituta dago. “Espainiak alternatiba bat behar du”; izan ere, “ez presidenteak, ez bere gobernuak, ez bere alderdiak ez dute Espainiaren antzik”. Herrialdea “aldaketa eskatzen ari da, eta gugan jartzen ari da begirada”. Beraz, alderdi sozialistak “bideratuko du aldaketa hori”. “PSOE berriak bideari ekin dio, eta betiko PSOE da, aldaketari inoiz beldurrik izan ez diona eta beti egon dena aldaketa bideratzen”.

Eta “Estatuaren aliatuak” diren heinean, sozialistek “Estatuaren oposizioa” egingo diote gobernuko presidenteari. Presidente horrek, hain zuzen ere, “lasaitasun osoz esaten du berari esker, Espainian kalte egiten duenak larrutik ordaintzen duela, baina esan beharko luke harrapatuak direnek larrutik ordaintzen dutela”. “Zenbat Bárcenas, Granados, Ignacio eta González daude harrapatu gabe?” galdetu dio bere buruari Sánchezek. Hala, alderdi popularrak ordezkatzen duen ustelkeria “errotik kentzeko” konpromisoa hartu du. “Alderdi popularrak birsorkuntzaren sendabidea behar du, eta hori oposizioak besterik ezin du ekarri”. “Esperanza Aguirre dimisioa ematen ikusi dugu, Rajoy jauna, eta ez dut uste ustelkeria kasurik ez duzunik, ez behintzat Aguirre andrearenak bezain larriak” esan zuen amaitzeko.

ESPAINIAREN ETA KATALANISMOAREN ALDE

PSOEko idazkari nagusia “Espainiaren eta katalanismoaren alde agertu da”. “Espainiaren eta katalanismoaren alde gaudela esateak bi ikuspegi baztertzaile aurrez aurre jartzea dakar –PPren gobernuaren neozentralismoa eta independentismo katalana-, eta elkarri elikatzen diote, adostutako konponbidearen bilaketan aurrera egitea eragotziz. Hala, Espainia eta Katalunia zer diren zehazteko eztabaida monopolizatu nahi dute, baten eta bestearen artean beste aukerarik egongo ez balitz bezala” adierazi du. “Gaur egun bi gobernu daude, Madrilen eta Bartzelonan, eta ez dute inolako elkarrizketarik egin nahi, gatazkan hobeto bizi direlako. Bi gobernuak ustelkeriaz jositako alderdiek zuzentzen dituzte” gaineratu du.

Egoera horri aurre egiteko, Pedro Sánchezek defendatu du “topaketarako espazioa, Espainia proiektu bateratua eta Kataluniako autogobernua indartzearen aldekoa eta gure ordenamendu konstituzionalaren barruan nortasun nazionala aitortzearen aldekoa den ideia. Eta elkarrizketarako, negoziaziorako eta akordiorako espazio hori proposatzen dugu PSCn eta PSOEn”. Idazkari nagusiarentzat “Espainia autonomikoaren garapenaren puntu honetara iritsita, Estatuaren erreforma federala da irteera logikoa eta arrazionala, Granadako Deklarazioaren printzipioetan oinarrituta”.

“Uste dut Espainia estatu bakarreko eta subiranotasun bakarreko herrialdea dela, espainiar guztiena. Hori dela eta, ez dugu erreferendum independentistaren alde egingo. Espainia nazioen nazioa dela defendatzen dugu, subiranotasun bakarrekoa, eta espainiar herritar guztiena, estatu bakarra duena. Estatu horrek, 40 urte geroago, hainbat erreforma egin behar ditu, eta bere izaera federala gauzatu, eta nazio anitzeko izaeraren onarpena hobetu behar du” ziurtatu zuen.

“Espainia ez da ez Rajoy, ez PP. Espainia ez da immobilista, Espainia ez da Kataluniaren aurkakoa. Espainia anitza eta askotarikoa da, Espainia aurrerakoia da, Espainia solidarioa da, Espainiak Katalunia maite du” azpimarratu du.

EGIN DEZAKEGUN EZKERRA, ALDAKETA EGI BIHURTU DEZAGUN

Pedro Sánchezek hitzaldia amaitzeko gogora ekarri ditu hunkituta Toño Alonso, Pedro Zerolo, Elena de la Cruz eta bereziki Carme Chacón: “Carmek utzi egin gaitu, baina bere oroitzapenak eta ereduak bizirik jarraituko dute guren artean. Idazkaritza Nagusirako aurkezpen-hitzaldian esan zuen PSOEk koherentea izan behar duela. Ezkerra esaten badugu, egin dezakegun ezkerra. Aldaketa esaten badugu, egin dezagun aldaketa. Gaur Carmeren hitzak bere oroitzapena bezain bizirik daude; izan ere, sozialistok erabaki dugu berak adierazi zuen bideari jarraitzea. Emandako hitza betetzeko, gure herrialdeko ezkerrera itzultzeko eta PPren gobernuaren alternatiba izateko bidea”.

“Politikan, bizitzan bezala, aukeratu egin behar da; zer banderaren mende borrokatu erabaki beharra dago. Zer ideiaren mende. Sozialistok dagoeneko erabaki dugu: esplotazioaren aurrean, enplegu onak aukeratzen ditugu; murrizketen aurrean, duintasuna; lurraldeen arteko norgehiagokaren aurrean, federalismoa; emakumeen desberdintasunaren aurrean, feminismoa; gure baliabide naturalen espoliazioaren aurrean, ekologismoa; gutxi batzuen boterean aurrean, demokrazia; ustelkeriaren aurrean, duintasuna; konformismoaren aurrean, asaldura; etsipenaren aurrean, itxaropena, herrialde hobea lortzeko itxaropena” esan du amaitzeko. “Ezkerra esan dugu, egin dezagun ezkerra. Aldaketa esan dugu, aldaketa egia bihurtu dezagun. Jar dezagun PSOE Monkloarako bidean. Irabaztera, adiskideok”.