Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Euskal Sozialistek La Navalekin duten konpromisoa

1. argazkia
Los Socialistas Vascos se reúnen con representantes del sector naval de la UGT | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusia UGTren ontzi-industriaren sektoreko arduradunarekin (Manuel Veladorekin) eta sindikatuak La Navalen duen saileko kideekin (José Pedro Gónzálezekin eta Txema Belónekin) bildu da topaketa batean. Sestaoko enpresaren egoera zein den jakiteko antolatu dute topaketa.

Sindikatuko arduradunek sozialisten ordezkariei azaldu diete zertan datzan “bermeak martxan jartzeko epea” handitzeko proposamena; izan ere, azaroan amaitu zen epea, eta SEPIk epe hori handitzeko eskatu du. Hala, kualifikazio handiagoa duten zenbait langile epe laburrean Navantian sartu behar izatea saihestuko da. La Naval saltzean hartu zuten konpromiso hori.

Idoia Mendiarekin batera, hauek ere izan dira lan-esparruko topaketan: PSE-EEren Bizkaiko idazkari nagusia (Mikel Torres), Enplegu arloko arduraduna (Alberto Alonso) eta Legebiltzar taldeko idazkari nagusia (Alexia Castelo). Euskal Sozialistek UGTri jakinarazi diote La Navalekin eta eskualdearekin (Euskadin langabeziak gehien astindu duen eskualdeetako bat) duten konpromisoa. Gainera, enpresaren etorkizuna bermatzearen alde agertu dira. Gaur egun, enpresak lan-karga du, baina eskulan kualifikatuari eutsi behar dio eta berariazko prestakuntza duten langile berriak sartu behar ditu.