Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiaren adierazpena, ETA talde terroristak armagabetzearen berri eman ondoren

1. argazkia
Idoia Mendia interviene en rueda de prensa en el Parlamento Vasco. Foto de archivo | Socialistas Vascos

“Euskal Sozialistok, ETA banda terroristak armagabetzearen berri eman ondoren, armagabetzea berme, segurtasun eta legezkotasun osoz egitea nahi dugu, indar polizialek material guztia hartu, eta Justiziaren esku jarri ahal izan dezaten, oraindik argitu gabe dauden hilketak argitzen lagundu ahal izateko.

Askotan esan dugu, armagabetzearen iragarpenarekin batera, banda terrorista desegitea nahi dugula, euskal gizartean behingoz amaitu dadin mende erdiko historia honetan nagusitu den minaren amets gaiztoa, bidegabea bezain alferrikakoa izan dena. Iragarpena oso berandu iritsi da, berandu milaka hildakoentzat, milaka zaurituentzat, mehatxatuentzat…

Euskal Sozialistok, honelako iragarpenen aurrean, ETAren kaltea sufritu duten pertsona guztiak izan nahi ditugu gogoan. Eraildako guzti-guztiak: polizia-kidego guztietako agenteak, epaileak, irakasleak, langileak, espetxeetako funtzionarioak, politikariak eta enpresaburuak. Banda terroristak eta bandan parte hartzeagatik zigortuta dauden presoek zor bat dute: egindako kaltea aitortzea. Sozialistok lanean jarraituko dugu biktima horien guztien aitorpena eta erreparazioa lortu arte, bai ETAk eragindakoak, bai ETAren aitzakiarekin eragindakoak.

Gainera, PSE-EEn, Euskadiko gobernuan erantzukizunak ditugun honetan, argi utzi nahi dugu konpromisoa dugula banda terroristaren amaiera ordenatua eta behin betikoa gauzatzeko lanean jarraitzeko, eta Espainiako eta Frantziako gobernuekin lankidetzan aritzeko, amaiera hori ahalik eta lasterren gerta dadin”.