Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Dolores Delgado: “Egun hartan, zuek guztiak han zeundeten, Erorien Haranean”

1. argazkia
Dolores Delgado con Patxi López y Mikel Torres en Portugalete junto a Idoia Mendia y los candidatos Txema Oleaga y María Guijarro | Foto: Socialistas Vascos

Dolores Delgado jarduneko Justizia ministroak Portugaleten burututako ekitaldi politiko batean esan du PSOEk baduela “beste alderdiek ez duten zerbait, alegia, uste sendoa”. Ekitaldian parte hartu dute Patxi Lópezek, Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak, eta Mikel Torresek, lurralde horretako PSE-EEko idazkari nagusiak ere. “Egun horretan, zuek guztiak han zeundeten, Erorien Haranean", esan du ekitaldira bertaratutakoei zuzenduz Francoren desobiratzea dela eta.

Dolores Delgadok esan du inork ezin diola irakasgairik eman PSOEri, beti “jendearengatik eta jendearentzako” gobernatu izan duelako, eta azaldu du ezin dela utzi Vox bezalako alderdiek genero-indarkeria ukatzen aritzea edo PPko bozeramaileak auzitan jartzea harreman sexualak adostearen gainean "soilik bai dela bai”. “Gure neskek nahi duten moduan atera behar dira kalera, libre, beldurrik gabe”, azaldu du.

Ekitaldi horretan, zeinean bertan egon baita PSE-EEko idazkari nagusia ere, Idoia Mendia, Patxi López lehendakariak hau ohartarazi die egoera politikoarengatik haserre sentitzen direla diotenei:“350 diputatu izango dira Diputatuen Kongresuan. Aldea, honetantxe dago: bozkatzera ez bazoaz, ez dituzula zuk aukeratu izango”.

Mikel Torresentzat, duintasun demokratikoaren sinbolo bat da ministroa, Gobernua diktadorea Erorien Haranetik ateratzeko erabakia hartzera eraman duena, beste batzuen artean.