Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

EAJ-PNVk eta PSE-EEk euskal sektore publikoaren eraginkortasuna handitzeko lege-proposamena erregistratu dute Eusko Legebiltzarrean

Nacionalistas Vascos-Euzko Abertzaleak eta Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek euskal sektore publikoko lege-proposamena aurkeztu dute gaur goizean. Lege horren bidez, administrazio guztietako erakundeak eta bitarteko erakundeak antolatu nahi dira, eraginkortasuna handitzeko. Arau hori idazteko, oinarri hartu da Eusko Jaurlaritzak aurreko legealdian Ganberan izapidetu zuen lege-proiektu bat, legealdia amaitzean indargabetu zena

1. argazkia
Alexia Castelo, Secretaria General del Grupo Parlamentario Socialistas Vascos FOTO|Parlamento Vasco

Lege hori eratzea Gobernuaren legegintza-egutegiko konpromiso gisa jasota badago ere eta 2018ko bigarren lauhilekoan Legebiltzarrera helarazi behar bada ere, talde biek aurreko legealdian erregistratu ziren ekarpenak aintzat hartzeko eta aurreikuspen horri aurre hartzeko aukera ikusi dute. Ekimen horrekin eta bide horretatik dagoeneko erregistratu diren proposamenekin -Prestakuntza Profesionaleko eta Gardentasuneko Legeak- nahiz Diru-sarrerak Bermatzeko Legearen erreforma aurreratuz, euskal Ganberaren legegintza-erritmoa azkartuko da; izan ere, legealdiaren erdialderako Gobernuak aurreikusitako legeen erdia baino pixka bat gehiago onartuta edo izapide-prozesuan egotea lortu nahi da.

Estibaliz Larrauri eta Alexia Castelo legebiltzarkideek nabarmendu dute proposamen hori erreferentziako lege bihurtzeko asmoarekin egin dela, euskal sektore publikoa egituratzeko arauen multzoa antolatzeko, arlo horretako indarreko legeri zabalak eragiten dituen disfuntzioak eta kontraesanak murrizte aldera. "Baina ez da soilik araudia testu bakarrean kodetu behar. Nahia handiagoa da: Euskal Autonomia Erkidegoko egitura publikoaren antolamenduari eta funtzionamenduari koherentzia handiagoa eman behar zaie".

Sinplifikazioa eta eraginkortasuna

Helburu horrekin, bost tituluen bidez, euskal sektore publikoa ordenaz eta kohesioz arautzen du testuak. Euskal sektore publikoa honakoez osatuta dago: administrazio publikoez, erakunde autonomoez, zuzenbide publiko edo pribatuko erakunde publikoez, sozietate publikoez eta Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuko, autonomiako, foruko eta tokiko maila ezberdinetan interes orokorra eta ondasun erkidea babesteko politika publikoak egiteko baliatzen diren gainerako bitarteko erakundeez.

Beraz, haren printzipioek maila instituzional guztiei eragiten diete, beste administrazio eta erakunde batzuetara, hala nola EHUra, Arartekora edo Eusko Legebiltzarrera egokitzeko eskumen-alorrari kalterik eragin gabe.

Horren harira, herritarrei arreta emateko eta herritarrek parte hartzeko formulak aitortu dira (administrazio elektronikoa), garrantzia eman zaie kudeaketa ebaluatzeko prozesuei eta efikaziaren eta eraginkortasunaren aldeko neurri berriak txertatu dira. Hala, urtebeteko epean, elkargoko kide guztiei buruzko txosten bat egiteko beharra ezarri da (integrazio administratiboa, lotura, funtzioak), gaur egungo antolamenduaren arrazoizkotasunari buruzko ebaluazioa jasoko duena, eta, amaitzeko, egitura sinplifikatzeko proposamen bat egingo duena.

Halaber, Eukadiko Udal Legeak sortutako Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluaren funtzioak handituko dira, sektore publikoen arteko (euskal sektore publikoa nahiz estatuko sektore publikoa) eraginkortasunik ezari, ezkutatzeari eta bikoiztasunei dagokienez, proposamenak aztertzeko eta eratzeko.

Larrauri eta Castelok azpimarratu dute beharrezkoa dela sare publikoarenganako konfiantza berreskuratzea (euskal erakundeek beharra aitortu dute). Horretarako, gaur egungo garaiak eta gizarteak eskatzen duten kultura administratibo berri batetik abiatu beharra dago: efikazia, eraginkortasuna, antolamendua eta gobernantza, gardentasuna eta herritarren parte-hartzea. Zentzu horretan, kargu publikoaren eta haren bateraezintasun-araubidearen ereduzko kodea arautzeko Legea aho batez onartuz, eta aurten aurkeztu den Gardentasuneko Legearen bidez (proposamen honekin batera eztabaidatuko da) aurreko legealdian hasitako bidea aintzat hartu du proposamen horrek.