Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSOEren Batzorde Federala

PSOEren Batzorde Federalak PSE-EEren hautagaitzak onartu ditu hauteskunde orokorretarako eta udal- zein foru-hauteskundeetarako

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak dei egin du Euskadin Pedro Sánchezek ekarritako «itxaropen irekiko garaia» finkatzeko, «beste plaza batzuetan kolokan dagoelako etorkizuna, eta ez dira Kolonen plazak».

1. argazkia
La Secretaria General del PSE-EE, Idoia Mendia, al frente de la delegación de los Socialistas Vascos en el Comité Federal del PSOE | Foto: PSOE.

PSOEren Batzorde Federalak aho batez berretsi ditu apirilaren 28ko hauteskunde orokorretarako Euskal Sozialisten hautagaitzak, bai eta maiatzaren 26ko udal- eta foru-hauteskundeetarakoak ere.

Hautagaitza horietako lehen postuetan izango dira:

BIZKAIA:

KONGRESUA

Patxi López, María Guijarro, Carlos García de Andoain

SENATUA

Txema Oleaga, Idoia Agobia, Natxo Rodríguez

 

ARABA:

KONGRESUA

Isabel Celaá, Daniel Senderos, Isabel Martínez

SENATUA

Julia Liberal, Pablo de Oraá, Rosa Fresno

 

GIPUZKOA:

KONGRESUA

Odón Elorza, María Luisa García Gurruchaga, Jesús Zaballos

SENATUA

Miren Gallástegui, Lucio Hernando, María Jesús Egido


IDOIA MENDIA

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak dei egin du Euskadin Pedro Sánchezek ekarritako «itxaropen irekiko garaia» finkatzeko, «beste plaza batzuetan kolokan dagoelako etorkizuna, eta ez dira Kolonen plazak».

Buruzagi sozialistak, PSE-EEren beste ordezkari batzuekin batera, PSOEren Batzorde Federalaren bileran parte hartu du apirilaren 28ko hauteskunde orokorretarako zein maiatzaren 28ko udal-hauteskundeetarako, hauteskunde autonomikoetarako eta europar hauteskundeetarako zerrenda berresteko.

Mendia konbentzituta agertu da «Pedro Sánchezen Gobernuak ekarritako itxaropen-garaia finkatu» behar dela. «Euskadin ere asko dugu jokoan A-28an: soldatak, lan-legeria, pentsioak, berdintasuna. Beste plaza batzuetan etorkizuna dute jokoan, eta ez da Kolonen plazetan», adierazi du.

Batzorde Federalak, halaber, maiatzaren 26ko udal- eta foru-hauteskundeetarako zerrendak onartu ditu, eta baieztatu du Euskal Sozialistek ahalegina egiten jarraituko dutela Euskadiko erakundeak «egonkorrak izan daitezen eta euskal herritarren zerbitzura egon daitezen».

 

EUROPAKO PARLAMENTUA

Eider Gardiazabal gaur egungo eurodiputatuak, 8. postuan dagoenak; José Ignacio Basterra Ingurumen eta Obra Hidraulikoen diputatu gipuzkoarrak, 33. postuan dagoenak eta Aroa Jilete Arabako PSEren Erakunde Politikako Idazkaritzaorde Betearazleko kideak, 48. postuan dagoenak, osatzen dute PSOEk maiatzaren 26ko europar hauteskundeetarako aurkeztuko duen euskal sozialisten zerrenda.