Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Euskadi Aktibatu 2020 Topaketak

Domènec Ruiz Devesa europarlamentariak Europa federalaren alde pausoak emateko sozialisten apustua azpimarratu du

Domènec Ruiz Devesak, Europako Sozialisten bozeramaile denak Konstituzio Gaietarako Batzordean, Europako Batasunaren etorkizunari buruzko eztabaida zabaltzeko beharra azpimarratu du Bilbon, “Europa federal baten etorkizunaz”, alegia, eta gaineratu du eztabaida hori izan dela sozialistek aurkeztutako eskaeretako bat Europako Batzorde berriari babesa emateko.

1. argazkia
Domènec Ruiz Devesa interviene en los Encuentros junto a Eider Gardiazabal.| Foto: Socialistas Vascos

Ruiz Devesak “Europako eskualdeak XXI. mendean” izeneko hitzaldia eman du asteburu honetan Bilbon burutzen ari diren Euskadi Aktibatu 2020 Topaketen lehen jardunaldian. Europako Parlamentuan sozialistek duten pisua azpimarratu du foro horretan, eta “Europako Batasunaren gobernagarritasunean” duten egitekoa. “Gobernu garbiro sozialdemokrata baten programa bat hitzartu izan dugu talde liberalarekin, eta Itun berde bat eskatu eta lortu izan dugu, baina itun sozial bat ere lortu dugu, tartean legezko gutxieneko soldataren aldeko apustua jasotzen duena”, azpimarratu du.

Sozialismoaren ardatzetako bat Europa dela ere esan du. “Gu gara, inor izatekotan, alderdi europeista, aurrerakoitasuna eta europazaletasuna uztartzen dituen alderdia”. “Europar proiektuak zerbaiten okerrik badu, gizarte arloan harago ez egitea da”, salatu du.

Eider Gardiazabal europarlamentari eta Aurrekontuen Batzordeko bozeramaile denak, Ruiz Devesaren hitzaldia aurkeztu du eta azpimarratu du sozialistak urrats sendoak ari direla ematen Espainian, baina baita Europan ere. “20 urte badira espainiar bat ez zela Europako sozialista taldearen buru, eta lortu ditugun emaitza bikainengatik da orain Iratxe García presidente”, esan du, azkenean “sozialismoa oso presente dago, hasi tokikotik eta Europa deneraino” azpimarratzeko.