Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Aurrekontuak

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren aurrekontua % 8,4 haziko da, eta 223,3 milioi eurokoa izango da aurten

Urtarriletik aurrera, Gaztelagun programa jarriko da abian. Horren bidez, alokairurako laguntzak emango dira, gazteak emantzipatu daitezen. Horretarako, 5 milioi euroko aurrekontua izango da

Euskadiko airearen kalitatearen sarea hobetu eta handituko da. 2019an, proiektu horrek 1,2 milioi euroko aurrekontua izango du eta 1,8 milioi euro gehigarriko ezohiko inbertsioa.

Etxebizitza-politikek 276,7 milioi izango dituzte eskueran Sailaren programara Alokabide eta Visesa sozietate publikoen aurrekontuak gehitzen badira

1. argazkia
El consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, Iñaki Arriola, y parte de su equipo, durante la comparecencia en el Parlamento Vasco para dar cuenta del proyecto de Presupuestos para el año 2018 | Foto: IREKIA

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak 223,3 milioi euroko aurrekontua izango du 2019an, eta horrek esan nahi du % 8,4 haziko dela 2018an eskueran zuen aurrekontuarekiko. Ehunekoetan, gehien haziko den Eusko Jaurlaritzako saila izango da. 

Guztizkoan, kopuru handiena Etxebizitzak eramango du, 141,8 milioi eurorekin; diru kopuru hori 276,7 milioira igotzen da Alokabide eta Visesa sozietate publikoen aurrekontuak gehitzen badizkiogu.

Ingurumen arloak, bere aldetik, 65,8 milioi kudeatuko ditu, eta Lurralde Plangintzak, berriz, 9,4 milioi.

INGURUMENA

Ingurumen arloaren aurrekontua 65,8 milioi eurokoa da, 2018an baino % 1,29 gehiago, eta 6 helburu estrategikoren inguruan harilkatzen da.

  1. Natura Ondarearen Babesa (natura-ondarea, Urdaibaiko erreserba, Txingudi badia berroneratzea, ingurumen-berroneratzeak, ikerketa proiektuak, Gatz Harana, geodibertsitatea), Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren eta Ihoberen 4,6 milioi euroko aurrekontuaz (4.520.274 eta 110.000, hurrenez hurren).
  2. Karbono urriko eta baliabide efizienteen ekonomia. Ekonomia zirkular, hondakinen kudeaketa eta klima-aldaketako ekintzetarako, 4,1 milioi euroko aurrekontua dago (Sailaren 600.000 eta Ihoberen 3.546.894).
  3. Ingurumen osasungarria. Ingurumen-kalitatea, 41,9 milioi euroko aurrekontuaz.

Atal honetan sartzen dira Sailak URA Uraren Euskal Agentziari helaraziko dizkion 37,5 milioi balioko transferentziak, aire-kalitatearen sarearentzako 1,2 milioi euro, eta horri gehitu behar zaion 1,8 milioi gehigarriko inbertsioa, hura modernizatu, unitate mugikor berriak eskuratu eta sarea hobetuko duten azterlanak egiteko. Helburu horretan, sartzen dira, halaber, lurzoru kutsatuak edo industria-aurriak diren eremu narriatuak berroneratzeko ekintza batzuk eta Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioko zereginetarako laguntzak.

  1. Lurraldearen Iraunkortasuna , 2,1 milioi euroko aurrekontuaz (Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren 1.823.565 eta Ihoberen 353.000)
  2. Ingurumen-integrazioa. Ingurumen Hezkuntza programak 2,67 milioi euro ditu (Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren 1.951.544 eta Ihoberen 1.078.073). Atal honetan, Eskolako Agenda 21en garapenak 750.000 euro eramango ditu, eta Ekoetxeak, Aztertu eta Ingurugelak garatutako programa eta jarduerek, berriz, 1,4 milioi euro.

Ingurumenaren Administrazioaren hobekuntzak, bestalde, 1,2 milioi euro ditu (Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren 949.021 euro, eta Ihoberen 254.100), batez ere Ingurumen Kudeaketa Sistema berriaren garapenari (353.045 euro) eta ingurumen-ikuskaritza ekintzei (445.976 euro) lotuak.

  1. Euskadiren proiekzioa eta erantzukizuna, Ihoberen 53.500 eurorekin.

Hurrengo ekitaldian, uneko Ingurumen Esparru Programa eta Esparru Programa berria prestatuko da. Aurreikusi da ere Ingurumen Administrazioko Lege eta Natura Ondarea Kontserbatzeko Lege egitasmoen prestaketa amaitzea, eta Klima Aldaketako Euskal Lege egitasmoa izapidetzea.

Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietateak 10,97 milioi euroko aurrekontua du 2019rako, 9,46 Sailak emanda, eta 1,5 haren diru-sarrerak.

URA Uraren Euskal Agentziak, bere aldetik, 42,9 milioi euroko aurrekontua du eta, horietatik, 37,5 milioi Sailak egiten dituen ekarpenak izango dira. Hala ere, baditu ere 4,6 milioi bere diru-sarreretan, eta 750.000 euro beste diru-sarreretatik.

2019ko bere ekintza nagusiak izango dira antolamenduko obrak, uholdeen kontrako kanalizazioa eta defentsa, ibilguak mantendu eta konpontzeko proiektuak eta uholdeak eragozteko sistemen hobekuntza, 10,5 milioi euroko balioaz.

Beste erakunde batzuentzako inbertsio lanak ere egingo ditu (batez ere partzuergo, udal eta beste erakunde batzuentzat) ur-hornidura eta -saneamendu gaietan, 10 milioi euroko balioaz.

LURRALDE-PLANGINTZA

Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze arloak 9,4 milioi euroko aurrekontua izango du, 2018an baino % 18 gehiago. Haren ekintzek bost ardatzi helduko diete:

  1. Lurralde-plangintza, 759.000 euroko zuzkiduraz, ondorengo helburuen zerbitzutan: lurralde orekatu, kohesionatu eta iraunkorraren aldeko apustua, eta paisaiaren balioztapena.
  2. Bultzatu 2050-Euskadiko Hiria Agenda bultzatzea, Euskadi 2030 Agendaren helburuetako bat garatuz: gure lurraldeko hiri eta komunitate iraunkorrei buruzko Garapen Iraunkorreko 11 Helburua.
  3. Hiri-berroneratze integrala, 5,1 milioi euroko aurrekontuaz.
  4. Planetan eta ekintzetan genero-ikuspegia integratzeko apustua. Ardatz honek, gainera, diru-sarrera linea bat du, iaz jada hasitakoa: 200.000 eurokoa tokiko erakundeentzat.
  5. Lurraldeko geografiari buruzko informazioa, 880.000 euro dituena.

Hiria berroneratzera bideratutako aurrekontua 5.132.000 euro da, eta horrek esan nahi du 1,5 milioi baino gehiagoko hazkunde garbia. Diru-kopuru zehatz horri Etxebizitza arlotik bideratzen diren kontu-sailak gehitu behar zaizkio, diru-laguntzak etxebizitzak birgaitu eta irisgarri egitera, eta programa honetan sartutako auzoak berroneratzera bideratuz.

Sestao Berrik 1,7 milioi euro jasoko ditu (tartean direla konpromiso-kredituak) Sestaoko Txabarri-El Sol proiekturako; Sailak eta Visesak 40 milioi euro inbertitu dituzte bertan dagoeneko. Aldi berean, Visesak 1,5 milioi euro jasoko du Vitoria-Gasteizko Koroatzea auzoa goitik behera birgaitzeko, eragiketa hori 7,61 milioi euroko ekarpen orokorraz amaituz.

Helburua da hiri-berroneratze integraleko ekintzak eginez arriskupeko auzoetako interbentzioei jarraipena ematea, udalekin koordinatuta eta lankidetza publiko-pribatuaren bitartez, albait eragin handiena lortzeko.

ETXEBIZITZA

Etxebizitza arloari dagokionez, Sailaren aurrekontua 141,8 milioi eurokoa izango da eta, beraz, ia % 12 haziko da 2017. urtearekiko. Hala ere, ekitaldi honetarako etxebizitza gaietako zuzeneko gastuko politiketan aurrekontu-ahalmena zein den ezagutzeko, azterketara Visesa eta Alokabide sozietate publikoen aurrekontuak gehitu behar ditugu. Hala, 2018rako, Visesak 117,5 milioi euroko gastuen aurrekontua izango du; Alokabidek, berriz, 84,1 milioi euro.

Guztira, etxebizitzako gastuen aurrekontua, Saila eta hari atxikitako sozietate publikoak kontuan hartuz, 342,4 milioi eurokoa da, eta 276,7 milioi euroko aurrekontu bateratua esan nahi du (eragiketen eta barne-transferentzien deskontua egindakoan). Kopuru hori % 6ko hazkundea da aurreko urtearekiko.  

Guztizko kopuru horretatik, % 72 alokairu-politikei zuzenean egotz dakiekeen gastua da eta % 22, berriz, hiria birgaitzeko politikei. Kopuru garbitan, birgaitzearen deskontua eginez, etxebizitza-programaren zuzeneko gastuaren % 92 alokairu-politikei esleitzen zaie, alegia, Etxebizitza Legean ezarritako kopurutik gora.

Zehazki, etxebizitza-erakundeen ekimenaren % 88 alokairura bideratzen da. Bada, aurreikusi da babes publikoko eta ekimen publikoari lotutako zuzkidura-alojamenduen 1.075 etxebizitza hastea eta, horietatik, 950 alokairukoak izatea. Azken horietatik, Sailak 250 sustatuko ditu (26,4 milioi ordainketa-kreditutan eta konpromisotan), Visesak 350 (7,4 milioi), udalek 125 (12,0 milioi), eta erabilera-lagapeneko erregimeneko kooperatibek 75 sustatuko dituzte Sailaren lurzoruetan.

Visesarekiko programa-kontratuan, haren jardueraren % 74 alokairuan izango dira (350 etxebizitza, hasteke dauden 475etatik), eta ehunekoa % 100era helduko da 2020an, 475 etxebizitza hasten direnean, osoki alokairurako.

Nabarmentzekoa da, halaber, Visesan hiria birgaitzeko ekintzek eta berrikuntza eta energia- zein gizarte-iraunkortasunekoek pisu handia dutela. Horrek esan nahi du errotik aldatuko direla orain arteko joeraren aldean, iraganean asko lerratzen baitzen salmenta-erregimeneko etxebizitzara.

Etxebizitza-programak hainbat helbururi erreparatzen dio:

  1. Etxebizitza Legea erregelamenduan garatzea eta Etxebizitzarako Eskubide Subjektiboa bermatzea. 2019ren itxierarako, Legearen 8 erregelamendu garatuko dira gehienez, tartean sartuz ezarpen operatiborako erabakigarrienetako batzuk, adibidez, Etxebizitzarako Eskubide Subjektiboa eta Jenderik Gabeko Etxebizitzen Dekretua. Eskubide hori betetzeko, 2018an alokairuko etxebizitzak esleituko dira, Alokabidek kudeatutako parke publikoa txandakatuz, Biziguneko atzipen berrien bidez, eta gizarte-etxebizitza eta zuzkidura-alojamendu berriak esleituz, baita etxebizitzako prestazio ekonomikoak (EPEak) ordainduz ere. Ekitaldia ixtean, etxebizitzarako Eskubide Subjektiboa (EES) aitortua izango duten etxebizitzen kopuruaren estimazioa 5.000 da. Etxebizitzako prestazio ekonomikoei aurre egitera bideratutako kontu-saila 3 milioi euroz zuzkitu da, eta handitzeko aukera du.
  2. Modu oneko prezioak dituen alokairuaren eskaintza publikoa handitu. 2019an, alokairuko 950 zuzkidura-alojamenduri eta etxebizitza babesturi emango zaio hasiera, eta etxebizitzen alokairurako mobilizatutako ahalegina eta baliabideak areagotu egingo dira, bitartekaritza-programen bidez. Aurreikuspena da 2019 ixtean Bizigunek atzemandako 5.900 etxebizitza edukitzea, eta ASAPek, berriz, 500.

2019an, GAZTELAGUN 2018-2021 Programa berria sartuko da indarrean, EAEko pertsona gazteei alokairuko etxebizitza duina eta egokia eduki ahal izaten laguntzeko, maizter gazteei errentaren zati bat ordaintzeko zuzeneko laguntzak esleituz eta, hartara, haien emantzipazioa erraztuz. Helburutzat du 23-35 urte arteko 6.000 pertsona gazteri haren indarraldian (horietako 2.500 2019n) zuzeneko laguntzak esleitzea, horretarako 50,75 milioi euro bideratuz (5 milioi euro 2019an).

  1. Birgaitze-politika berri bat ezarri. Hurrengo urtean, etxebizitza-gastuko 5 eurotik 1 hiria birgaitzeko politiketara bideratuko da. Era horretan, asmoa da gure etxebizitza-parke zaharkitua berritzea, haren irisgarritasuna, energia-baldintzak eta bizigarritasuna hobetuz eta auzo narriatuetan bizi diren pertsonen gizarteratzea bultzatuz. Birgaitze Berritze Planean bilduko dira egiten diren ekintza guztiak, eta 21 milioi izango ditu partikularrei zein jabe-komunitateei eraikinak eta etxebizitzak birgaitzen diruz laguntzeko; 6,3 milioi, berriz, tokiko erakundeen bidez irisgarritasun-proiektuak eta oztopo arkitektonikoak kentzeko izango dira; azkenik, beste 6,4 milioi eraikin-multzoen energia-efizientzia sustatzeko. Horretarako, birgaitzeko operazio integralak baliatuko dira.
  2. Etxebizitza-politikaren efizientzia hoberendu. 2019an, etxebizitza-programako hiru prozesu operatibo ebaluatuko dira (Etxebide, Bizilagun eta Etxebizitza) zerbitzu publiko horietako pertsona erabiltzaileen poztasuna neurtzeko. Halaber, Etxebizitza Plan Zuzendaria 2013-1016ren erdibideko ebaluazioari helduko zaio, ezarritako neurri eta helburuak zein neurritan bete diren ezagutzeko, ondorengo irizpideak kontuan hartuz: eraginkortasuna (aurreikusitako helburuak zein neurritan lortu diren), efizientzia (lorpen eta kostuaren arteko erlazioa), bidezkotasuna eta inpaktua.

Etxebizitzak gizarte-arloko eginkizuna betetzen duen kontrolatzeari dagokionez, parke publiko babestuko orain arteko lanarekin jarraituko da, beste 9.500 etxebizitza ikuskatzearen bitartez.