Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk uste du akordio handiak egin daitezkeela autogobernuaren inguruan Euskadiri frustraziorik eragin gabe

1. argazkia
Idoia Mendia y Josean Pastor Foto de archivo | Socialistas Vascos

Euskal Sozialistak legebiltzar-taldearen aburuz, aukera ugari daude zeharkako adostasun handiak egiteko; euskal autogobernuaren gizarte-alderdia indartzeko, ponentziako eztabaidak Euskadin eta Katalunian desegoki agertu diren eta frustrazioa bakarrik eragiten duten bideetan gelditu gabe.

Euskal Sozialistek ponentziara eraman duten metodologia-proposamenak urtarrilaren 26an Legebiltzarrean egindako akordioa ekartzen du gogora. Akordio horrek eragin zuen lan hau, eta ahalik eta adostasunik handiena bilatzeaz gain, lanen emaitza baldintzatzen du ordenamendu juridikoari dagokionez. Zentzu horretan, talde guztien ekarpenak testu mota horietan ohikoa den bezala ordenatzea proposatu du: erkidego kontzeptua definitzen duen hitzaurrea, atariko izenburua, eskubideak eta betekizunak, estatuko gainerakoenganako harremanak, Nafarroako eta iparraldeko erkidegoenganakoak, eta gure erkidegoaren barruko erakundeen artekoak.

Oraindik pentsatzen dugu erabakitzeko eskubideari buruzko eztabaida ezin dela egin baldin eta lortu nahi dena indarrean dagoen ordenamendu juridikoari erantzuten dion testu artikulatu bat baldin bada, hain zuzen ere, Legebiltzarraren akordioak dioena. Izan ere, erabakitzeko eskubide hori, zenbait taldek independentzia erabakitzeko eskubide gisa aurkezten dutena, ez da sartzen Konstituzioaren markoan.

Hala ere, gehiengoak eztabaida hori mahai gainean jarri nahi duela egiaztatuta, Idoia Mendia taldearen presidenteak eta José Antonio Pastor bozeramaileak konponbide bat planteatu dute. Haren bitartez, talde batek iradoki duen metodologia aintzat hartuko litzateke, ordenamendu juridikora egokitzen ez diren gaiak eztabaidatzen jarraitu ahal izateko Estatutua eguneratzeko egingo liratekeen akordioak oztopatu gabe, legeriaren inguruko gaiei dagokienez. Oinarrizko premisa bat da hori guretzat, eta aukera handiak dakartzala uste dugu.

Euskal Sozialistok gaur egungo Estatutua erabat betetzea oztopatzen duten aitzakiarik ez bilatzeko gure nahi irmoa berretsi nahi dugu. Horrez gain, gure autogobernua indartu nahi dugu, indarrean den ordenamendu juridikoaren barruan. Gure patuaren gaineko erantzukizun berriak gure gain hartzeko prest gaude, baina ez gaude prest herritarrak segurtasunik ezara, gatazkara eta frustraziora eramateko. Horregatik, eztabaida horiek bideratuko ditugu. Inor ez litzateke baztertu behar eztabaida horietan. Guztion ikuspegiak lotzen saiatuko gara, irmotasunez uste baitugu akordio handi bat egin litekeela legearen barruan.