Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   2019ko udal- eta foru-hauteskundeak

PSE-EEk Alfredo Retortillo izendatu du Barakaldoko Alkatetzarako hautagai, M-26ko hauteskundeetarako

Pedro Sánchez Gobernuko presidenteak hautagai sozialistari lagunduko dio otsailaren 9an BECen egingo den ekitaldi politikoan

1. argazkia
La Secretaria General del PSE-EE, Idoia Mendia, charla con el Secretario General del PSE-EE de Bizkaia, Mikel Torres, Alfredo Retortillo, candidato a la alcaldía de Barakaldo, y Miguel Ángel Morales, Secretario de Organización del PSE-EE, instántes antes de iniciar la Comisión Ejectuvia | Foto. Socialistas Vascos.

PSE-EEren Batzorde Betearazleak aho batez erabaki du Alfredo Retortillo Paniagua proposatzea Barakaldoko Alkatetzarako hautagai, maiatzaren 26ko udal-hauteskundeetarako. Erabakia hartu dute zuzendaritza sozialistak gaur arratsaldean eginiko bileran, eta Bizkaiko eta Barakaldoko erakundeek erabakia babesten dute. Retortilloren hautagaitza berretsiko da otsailaren 9an, larunbatean, BECen egingo den ekitaldi politikoan, eta hasiera batean Pedro Sánchez Gobernuko presidentea eta PSOEko idazkari nagusia bertan izango da.

Alfredo Retortillo (Zürich, 1965) Barakaldon bizi da, eta PSE-EEren Azterketak, Programak eta Prestakuntza arloko arduraduna zein Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua da. Zientzia Politikak eta Soziologiako lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, eta bere karrera enpresa pribatu bateko ikertzaile gisa hasi ondoren, hezkuntzaren arloan sartu zen 1995ean, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia Politikoak Sailean. 2004tik 2010era bitartean, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanordea izan zen.

Bizkaiko PSE-EEren idazkari nagusiak, Mikel Torresek, nabarmendu du PSE-EEk asmo handiekin ekingo diela M-26ko hauteskundeei. «Barakaldoko Alkatetzarako Alfredo Retortilloren alde apustu egiteak agerian uzten du sozialistok konfiantza osoa dugula gure kidearengan eta gure indarrengan. Konbentzituta gaude haren profilak betetzen duela Alderdi Sozialistako barakaldarrek nahi dutena, Retortilloren eskutik Alkatetza lortzeko eta Barakaldo bertako bizilagunek merezi duten tokian jartzeko garai bati hasiera emateko gai izango garela», azaldu du.

Torresek Alfredo Retortilloren prestutasuna balioztatu du. «Asko eskertzen dut Eusko Jaurlaritzako sailburu batek, kudeaketa bikaina egin duenak Euskadik bisitari-zifra handienak izan dituenean, Barakaldorentzako lan egitea eta talde bat zuzentzea erabaki izana, horri esker, ilusioz beteriko aro berri bati hasiera emango diogulako hirian», adierazi du.

Bestalde, oraindik Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua denak eskerrak eman dizkio PSE-EEren zuzendaritzari beregan konfiantza jartzeagatik, eta baieztatu du datozen egunetan agerraldi publiko bat egingo duela bere iritziak azaltzeko.

Pintaketak Biktimen Memorialean

PSE-EEren Batzorde Betearazleak aditzera eman du asteburu honetan egindako intolerantzia-ekintzak ukatzen dituela. Penagarriak eta sentikortasunik gabekoak izan dira Terrorismoaren Biktimen Memorialaren fatxadan agertu diren pintaketak. Horiez gain, azken egunetan beste batzuk ere agertu dira Portugaleteko Herriaren Etxean eta EAJren zenbait egoitzatan, PSE-EEren, EAJren eta PPren aurka. Alderdi horiei berariazko aipamena egin zaie, eta pintaketa horiek guztiek intolerantziazko eta defizit demokratikoko egintzak osatzen dituzte, eta alderdi politiko denek publikoki ukatu behar dituzte.

Juan Guaidó aitortzea

Horrez gain, zuzendaritza sozialistak adierazi duenez, konfiantza du gaur goizean Espainiak eta Europar Batasuneko beste herrialde batzuek Juan Guaidó Venezuelako barne-presidente gisa aitortu izanak konponbide demokratikoa ekarriko diola herrialde horri, hauteskunde libreetarako dei eginez.

PSE-EEk iragan den astean jadanik azpimarratu zuen, Europako Parlamentuak Guaidó aitortu zuenean, baztertu egiten duela indarkeriaren erabilera tartean duen edozein proposamen edo saiakera, bai eta presidentetza-hauteskunde libre eta demokratikoak dakartzan bitartekaritzaren alde jotzen duela ere.