Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Batzorde Betearazlea

PSE-EEk hasiera eman dio elkarte feministekin egingo duen bilera sorta bati, “berdintasunaren aldeko estrategia erkide bat” definitzeko

Uste du M8-ko kontzentrazioek “berdintasunaren aldeko borrokan aurrerapauso bat emateko” bultzada izan behar zutela

1. argazkia
Imagen de archivo de una reunión de la Comisión Ejecutiva del PSE-EE |Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEren Batzorde Betearazlea gaur arratsaldean bildu da Bilbon, eta, baloratu duenez, “bikainak” izan ziren martxoaren 8an Euskadin egindako mobilizazio jendetsuak, bai eta Espainia osoan egindakok ere. Horrez gain, iritzi du “herritarren kontzientziazio-olatu hori aprobetxatu behar dela berdintasunaren aldeko borrokan aurrerapauso bat emateko”. Horregatik, elkarte feministekin bilera sorta bati berehala hasiera emateko erabakia hartu du. Elkarte horiekin zenbait urte darama lanean, eta bileren helburua da “berdintasunaren aldeko estrategia erkidea” definitzea euskal erakunde guztietan.

Sozialisten Batzorde Betearazlearen aburuz, martxoaren 8ko kontzentrazioek “inflexio-puntu” bat eragingo dute emakumeen eskubideen borrokan, herritarrek auzi feministaren garrantziaren kontzientzia hartu dutelako, bai eta auziaren “zeharkako izaera eraldatzailearena” ere.

Baieztatu duenez, sozialistak herrialdeko erakunde nagusietan gobernatzen ari izateak aukera dakar herrialdeko politika publikoetan benetako “berdintasun-agenda” ezartzeko. Hain zuzen ere, emakumearen papera izan zen EAJren gobernuarekin egindako itunaren bektoreetako bat: ez genuen onartu emakumearen alde politika puntualak eta zatituak egitea soilik, desberdintasunari aurre egin nahi genion sustatu nahi genituen ekimen eta politika guztietan.

Teresa Laespada Batzorde Betearazlearen Berdintasun-arduradunak gogora ekarri du historikoki Alderdi Sozialista izan dela emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako aurrerapenen arduraduna: ama izateko eskubidearen bermatzailea izan zen, Europan aitzindari izan den Genero-Indarkeriaren aurkako Legearena edo ordezkaritza publiko berdintasunarena ere bai.

Laespadaren ustez, ordea, lan asko dago egiteke oraindik, hala nola enplegu-sarbideari, lan-sustapenari, soldata-aldeari, lan-kolokatasunari edo behin-behinekotasunari dagokienez. Alderdi horien biktima nagusiak dira emakumeak, “bereziki, PPren gobernuak eragindako atzerapen-urte hauen ostean”.

PSE-EEk legegintza-agenda handia du jadanik berdintasunaren arloan, eta hura kontrastatu nahi du elkarte feministekin. Adibidez, Familia-plan berria. Eusko Jaurlaritza prestatzen ari da, eta “erakundeak eta gizarte-eragileak inplikatu behar ditu”. María Jesús San José sozialistak burutzen duen Lan eta Justizia Saila, bestalde, sektore feminizatuetarako plan espezifiko bat eratzen ari da lan-iruzurraren aurkako planaren barruan, bai eta, legealdi honetan bultzatutako iruzurraren aurkako postontziaren bidez, emakumeek lan-diskriminazioko egoerak salatzeko kanpaina bat ere.

Sozialisten Batzorde Betearazleak, halaber, Emakumeen eta Gizonen arteko Soldata Berdintasunerako Legearen xehetasunei heldu nahi die elkarteekin. Talde Sozialistak legea erregistratu du jadanik Diputatuen Kongresuan, eta, besteak beste, ordainsarien gardentasunerako eta lan-ikuskapenak indartzeko neurriak proposatu ditu.

Sozialisten Batzorde Betearazleak, azkenik, bilera sorta hori erabili nahi du gai larrigarri baten inguruan arreta deitzeko: Euskadin genero-indarkeriaren hazkundea. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak azpimarratu du gaur, eta elkarrekin lan egiteko eskatu du, baliabideak, arreta, emakume mehatxatuentzako irteerak, harrera eta babesa handitzeko.

“Sozialiston nahia da Euskadin emakumeen eta gizonen arteko berdintasun osoan oinarritutako erkidegoa eraikitzea. Eta M8 aukera bikaina da bide horri ekiteko”, esan du amaitzeko Laespadak.