Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Batzorde Betearazlea

PSE-EEk alderdiei eskatu die Espainiako gobernagarritasunari irtenbide bat emateko aurrerapenezko akordioekin

Euskal Sozialistek balioa eman die hauteskunde errepikapenean lau diputatu eta bi senatari lortu izanari.

Gonbitea luzatu du erradikalek nahi duten konfrontazioa saihestera eta aurrera egitea ahalbidetuko duen espazio zentral bat sendotzera

1. argazkia

PSE-EEren Batzorde Betearazleak gonbitea egin die eskuan aukera hori duten alderdi politikoei Espainiako gobernagarritasunari irteera bat emateko, lehenbailehen Pedro Sánchez buru izango den Exekutibo aurrerazale bat bideragarri egingo duten akordioekin. “Saihestu egin behar da erradikalek eraman nahi gaituzten konfrontazioa, eta aurrera egitea ahalbidetuko digun espazio zentral bat sendotu behar da”, azpimarratu du Euskal Sozialisten zuzendaritzak. Horrez gain, zoriondu da Euskadin bildutako emaitzarengatik, PSE-EEk jada apirilean lortu zituen lau diputatuak eta bi senatariak erdietsi baititu.

“Eskubideak handitzearen alde, berdintasunarekin engaiatutako politiken alde, herrialde plural eta askotariko baten alde den gehiengoaren sentipenari erantzungo dion Gobernu bat taxutu behar da. Hiru hauteskunde-hitzordu eta gero, PSOEk erakutsi du bera dela gehiengo horrek konfiantza jarri duen alderdia, alde handia ateraz, gainera, bigarrenari, PPri. Lurralde osoan ordezkaritza orekatuena duen alderdia gara, eta ezkerra lideratzen dugu”, adierazi du Idoia Mendia idazkari nagusiak.

Sozialisten Exekutiboak, halaber, deitoratu egin du Voxen emaitza, eta PPren eta Ciudadanosen politika-zuritzeari egotzi dio. “Euren politikak balioztatu dituzte, euren diskurtsua erradikalizatu dute hauteskundeetan izango zuten ondorioen beldur, eta akordioak egin dituzte eurekin, boterea lortzea beste edozerren gainetik jarriz, Andaluzian gertatu bezala. Voxek zentro-eskuinaren kontura egin du gora, ez ezkerraren kontura”, azaldu du Mendiak.