Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk PPri eskatu dio lasaitasun handiagoz aritzeko debate politikoan eta errespetu handiagoz aritzeko espainiar guztien presidenteari buruz

Miguel Ángel Moralesek uste du «onartezina» dela popularrek idatzitako txioa, zeinetan Pedro Sánchezen heriotza desiratu zuten

1. argazkia
El Secretario de Organización del PSE-EE, Miguel Ángel Morales, en una imagen de archivo | Foto: Socialistas Vascos.

Miguel Ángel Morales PSE-EEren Antolakuntzako idazkariak gaur esan duenez, «onartezina» da Alderdi Popularrak idatzitako txioa, zeinetan Pedro Sánchez Gobernuko presidentearen heriotza desiratu zuten, eta Pablo Casadori zein Alfonso Alonsori eskatu die 2019. urteari ekiteko lasaitasun handiagoz, gogo hobeagoz eta aurkari politikoak gehiago errespetatuz.

«Alderdi Popularraren adierazpen eta mezu publiko ugarik harritu gaituzte, baina uste dugu orain gogo lasaiagoz ekin behar diotela debate politikoari; lasaitu beharra dute eta gehiago errespetatu behar dituzte aurkari politikoak, bereziki, Gobernuko presidentea, espainiar guztion presidentea da eta», azaldu du.

Miguel Ángel Morales PPren buruzagi nazionalei eta Euskadiko arduradunei gonbitea luzatu die, zilegizko desadostasunetik, pertsona guztien interesaren alde pentsa dezatela; izan ere, pertsona gehienek konfiantza dute beren kezkei erantzuna emango zaiela eta aurrerapenaren, enpleguaren eta ongizatearen alde jardungo dutela, bai eta irainik gabe eta gatazkarako modu txarrik erabili gabe arituko direla ere.