Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk EITBri eskatzen dio bere webgunetik programa bat kentzeko, identitateen aniztasuna eta indarrean dagoen lege-esparrua errespetatzen ez dituelako

Euskadi-Euskadiko Ezkerra alderdi sozialistak (PSE-EEk) EITBren zuzendaritzari eskatzen dio pasa den otsailaren 8an emandako “Euskalduna naiz, ta zu? Espainia” programa bere webgunetik kentzeko, euskaldunon artean dauden sentimendu eta identitateen aniztasuna errespetatzen ez duelako, Espainiako gainerako herrien inguruan irudi iraingarria erakusten duelako, eta Euskadi, berriz, Espainiako estatutik kanpo dagoen komunitate gisa aurkezten duelako.

PSE-EEk EITBri gogorarazten dio indarrean dagoen esparru juridikoarekin errespetuz jokatu behar duela, eta, beraz, Euskadi ez duela aurkeztu behar Espainiatik kanpo dagoen errealitate politiko independente gisa. Baina, batez ere erakunde publikoak zorrotz errespetatu behar du sentimendu eta identitateen aniztasun horren gaineko errespetua, eta erakundeak dagokion errespetua erakutsi behar du, jakin badakigulako euskal gizartean aniztasun hori dagoela.

Erakunde hori sortzeko legeak berak funtzionamendu-printzipio gisa jasotzen du berdintasun eta aniztasun politikoaren printzipioa errespetatu behar dela, baita Konstituzioak eta Autonomia Estatutuak jasotzen dituen elkarbizitzaren gizalegezko balioen defentsa ere. Programa horretan, ordea, Espainiaren parte izateari uko egiten dioten pertsonen iritziak besterik ez dira jasotzen. Gainera, gainerako espainiarrentzat zenbaitetan iraingarriak eta laidogarriak diren topikoak erabiltzen dituzte. Topiko horiek, bide batez, hainbat adierazpen erlijioso eta kulturaletan aplika daitezke Euskadin bertan.

Hala, programa horrek gure gizartearen zati garrantzitsu baten aurkako planteamendu baztertzailea du; izan ere, euskal herritarrak euskaldunekin soilik identifikatzen ditu, kontuan hartu gabe arrazoi batengatik edo besterengatik gure hizkuntza ezagutzen ez duten beste euskaldun asko eta asko daudela.

PSE-EEk uste du programak umorezko kutsua duela, baina baldintza horrek ere ez duela justifikatzen zerbitzu publiko batek Euskadiren ikuspuntu baztertzaile eta partzial hori ematea. Hori dela eta, jakinda programak berez ez duela programazioaren multzoa osatzen, Euskal Sozialistok EITBko zuzendaritzari eskatzen diogu programa bere webgunetik kentzea eta arreta berezia jartzea bere programazio osoan (Erakunderako lan egiten duten produktoreek egiten dituzten lanetan ere bai), eta Legeak ezartzen dituen funtzionamendu-printzipioak betetzea”.