Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Genero-indarkeria

PSE-EEk euskal gizarteari eskatu dio indarkeria matxistaren aurka altxatzeko

Mina agertu du Gasteizko krimen bikoitzarengatik eta PPri eskatu dio Estatu Itunean hartutako konpromisoak betetzeko

1. argazkia
Teresa Laespada, en una foto de archivo | Foto: Socialistas Vascos.

Euskal Sozialistek mina eta etsipena agertu dute gaur Vitoria-Gasteizen gaur gertautako egitate tragikoagatik. Bi emakume hil ditu, ustez, bietako baten bikotekide ohiak. Hori izan da aurtengo lehen krimen matxista Euskadin

PSE-EEren Berdintasuneko idazkariak, Teresa Laespadak, etengabeko harremana mantendu du Vitoria-Gasteizko Udaleko arduradunekin eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarekin, Izaskun Landaidarekin, gertatukoa ezagutzeko.

Hildakoen familiako kideei sozialisten elkartasuna eta maitasuna adierazteaz gain, Laespadak azpimarratu du beharrezkoa dela baliabide gehiagorekin aurka egitea genero-indarkeriari, horrelako tragediak errepika ez daitezen.

“Gaurkoa gure herrialdeko maila ezberdinetako errealitate baten berrespenik dramatikoena da. Batzuk aspalditik ari gara hori salatzen. Ezin dugu onartu milaka emakume beldurrez bizitzea beren etxeetan, beren bikotekide ohiek hilko dituztenaren beldur. Arreta eta babes handiagoa behar dira, eta gizartea hobeto hezi eta kontzientziatu beharra dago. Gizarteak ezin du geldirik egon gaur Gasteizen gertatutakoaren bezalako dramen aurrean”, adierazi du.

Horren harira, buruzagi sozialistak gogora ekarri du Mariano Rajoyren gobernuak egindako aurrekontu orokorretan 80 milioi bakarrik zuzendu dituztela genero-indarkeriari aurre egiteko, Estatu Itunean horretarako 200 milioi euro adostu ziren bitartean. Beraz, PPri eskatu dio hitzartutakoa betetzeko, eta “genero-indarkeriaren aurkako borrokari gure herrietan eta hirietan dagoeneko eman dioten larrialdizkotasuna emateko”.

Azkenik, PSE-EEk dei egin die herritar guztiei krimen hori gaitzesteko kontzentrazioetara batzeko. “Euskal gizarteak hainbatetan aditzera eman du kaleetan bere konpromiso etikoa, soziala eta bakezalea; beraz, gaur inoiz baino arrazoi handiagoarekin altxa egin behar du, indarkeria matxistak osatzen duen desberdintasunari aurka egiteko”, esan du Laespadak.