Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Oroimenari eta Elkarbizitzari buruzko ponentzia

PSE-EEk eskatzen du elkarbizitzaren aldeko akordio bat, terrorismoaren bidegabekeria aitortzen duena

Idoia Mendiak zeharkako akordio bat proposatzen du, gizartea berregiten duena lehen, orain eta etorkizunean terrorismoaren bidegabekeria oinarri hartuta

1. argazkia
Idoia Mendia presenta las aportaciones para la Ponencia de Memoria y Covivencia | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak baieztatu duenez, bere alderdia ez dago prest 2012an adostutako zoru etikoa beheratzeko, eta, horregatik, Oroimenari eta Elkarbizitzari buruzko ponentzian elkarbizitzako «itun sozial» bat proposatu du, «adostasunak hedatuko» dituena, oinarri hartuta «lehen, orain eta etorkizunean ez dugula arrazoi bat ere ez aurkituko terrorismoa edo eskubideen bestelako urraketa bat justifikatzen duena». Adierazi duenez, itunak terrorismoa kondenatu behar du eta zilegitasuna kendu behar dio.

Bilbon egindako agertze batean, ostiral honetan aurkeztu du Mendiak PSEk Eusko Legebiltzarrean erregistratutako Oroimenari eta Elkarbizitzari buruzko Ponentziaren laburpen-dokumentuaren ekarpenetako idazkia, «eragindako kaltearen inguruko ikuspegi kritikoa hedatzea ezinezkoa izan dela» egiaztatu eta gero; izan ere, Ponentzian parte hartu duten taldeek bat egiten dute terrorismoa «ezin dela errepikatu», baina denek ez dute aipatzen «lehen ere ez» zela gertatu behar izan.

Mendiak azpimarratu duenez, PSE ez dago prest «Euskadin unera arte lortutako gutxieneko printzipio etikoak murrizteko», alegia, 2012an hitzartutako `zoru etikoa´, Legebiltzarraren osoko bilkurak 2013an berretsi zuena. «Biktimei zor diegu», baieztatu du.

Horregatik, PSEren dokumentuak, «biktimek Ponentziari ekarritako espirituari helduta», «itun sozial» bat proposatu du, «jadanik dauden adostasunak hedatzen dituena eta elkarbizitzari buruzko zeharkako akordioa dakarrena; eta, lehen, orain eta etorkizunean terrorismoa edo eskubideen bestelako urraketa bat justifikatzen duen arrazoi bat ere ez dugula aurkituko oinarri hartuta, zentzu etikoan sakondu eta gizartearen morala berregiten duena».

Mendiaren hitzetan: «Indar politikook eta gizarteak zein herritarrek oro har egin behar dugun elkarbizitza-itunak oinarri etiko horiek izan behar ditu oinarri, inoiz gertatu behar ez zen eta biktimentzako hain bidegabekoa izan zen horri zilegitasuna kentzearekin eta kondenatzearekin lotuta daudenak».