Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk gogorarazi du CSNren irizpena “ez dela loteslea” eta PPri eskatzen dio zentrala berriz ez irekitzeko

1. argazkia
Ejecutiva del PSE-EE [Foto de archivo]

PSE-EEk adierazi du Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak (CSNk) Santa María de Garoñako zentral nuklearra irekitzearen alde gaur eman duen irizpena “ez dela loteslea”. Hori dela eta, PPren gobernuari eskatzen dio zentrala berriz irekitzearen kontra dagoen “gehiengo soziala eta politikoa kontuan har ditzala”.

 “Garoñari buruzko azken erabakia politikoa da, eta PPri dagokio hura hartzea. Erabakia hartzean, espero dugu sen onez jokatzea eta Garoña behin betiko itxi nahi duen gehiengoaren nahia kontuan hartzea. Pilota bere teilatuan dago” adierazi dute Euskal Sozialistek komunikatu baten bidez.

Sozialistek gogorarazi dute “2015. urtean, CSNk berak eskatu ziela Garoñako jabeei hainbat eraberritze-lan egitea segurtasun-maila egunean izateko; izan ere, aurretiaz baldintza hori ezarri zuen zentrala berriz irekitzearen aldeko irizpena emateko”.

Azkenik, Cristina Narbonak (CSNren sailburuak) gaur goizean boto partikularra eman du CSNk emandako irizpenaren aurka, eta PSE-EE erabaki horren alde agertu da.