Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk berretsi egin du Estatutuaren erreformarekin duen konpromisoa, euskaldunen bizitza hobetzeko eta gizartearen aniztasuna zein indarreko legeria errespetatzeko

Euskadiko Batzorde Betearazleak lanen abiada aztertu du boto partikular sozialista aurkeztu eta urtebetera

1. argazkia
Ejecutiva PSE-EE | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren Batzorde Betearazleak gogorarazi nahi du Gernikako Estatutuaren erreformak, legealdi honetan Eusko Legebiltzarrean landuko denak, helburu hau duela: herritarren bizitza hobetzeko eta gure komunitatearen etorkizuna markatu duen gizarte-kohesioan sakontzeko aukera ematen duten lege-tresnak modernizatzea. Ulertzen dugunez, kontsiderazio horiek eta beste batzuk, hala nola gure aniztasuna gordetzea edo indarreko legeria errespetatzea lanen bideragarritasunari buruzko analisiaren parte izan behar dira, alderdi nazionalistek 2018an sinatu zuten akordioan helarazi zituzten nahietatik haratago. 

Zuzendaritza sozialistak gaur arratsaldeko ohiko bileran lanen abiada aztertu egin du, Idoia Mendia idazkari nagusiak EAJk eta EH Bilduk adostutako oinarriei PSE-EEren boto partikularra aurkeztu eta urtebete geroago. Analisi hori egin da, halaber, adituen batzordeak azarora arte atzeratzea eskatu duenean, alderdi denek eratutako eta adostutako testu bat entregatzeko.

Boto partikular hori nazionalismoak itundutako printzipio soberanisten ordezko aukera da. Printzipio horiek legez kanpo daude eta herritarren kategoriak ezartzen dituzte. Gainera, hainbat arlotan antzeman ziren bat-etortze ugariak aztertzen ari dira sozialistak, denok geure gain hartzeko moduko arauak adosteko, sentimenduengatik inork bere burua baztertua sentitu ez dezan.

Adituen lana erabat errespetatuz, eta Alberto López Basaguren –talde sozialistak proposatutako katedraduna– taldean egiten ari den lana bereziki aitortuz, Euskadiko Batzorde Betearazleak uste duenez, antolamendu juridikoa errespetatuta legealdi berrian Gernikako Estatutua berritzea helburu nagusia dela azpimarratu behar da.

Eskubide sozialak hedatzea, eskumenen tresnak eguneratzea, gure botere publikoak modernizatzea edo Europara egokitzeari buruzko ponentzian hileetan zehar taldeek adierazi zituzten adostasunak oraindik diraute, eta aldeen dimentsioaren inguruan arreta ez galdetzeko bat-etortze handia osatzen dute.

PSE-EEk nahi duen itunak euskal gizartean dauden nortasun- eta sentimendu-aniztasuna aitortu behar du, Estatutuaren akordio politikoaren balioa azpimarratu behar du eta bereizitasunak nabarmendu behar ditu, hala nola eskubide historikoak. Boto partikularrean adierazi genuen, baina gogorarazi behar da gure proiektua eskubide sozialena dela, ez ordea, eskubide nazionalena, antzaz, ustezko erabakitzeko eskubidearen aldekoek argudiatzen dutenez. Gure proiektua federala da, ez konfederala (Konstituzioa, edonola ere, Gorteetan aldatu behar da, ez Eusko Legebiltzarraren Estatutuaren erreforma batean) eta gure proiektuak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurraldeei heltzen die.

Batzorde Betearazleak gogorarazi nahi du, adituen taldeak ekartzen duen akordioa lege-proposamen gisa onartuko dutela edo ez dutela onartuko legebiltzar-taldeek, eta, hala badagokio, zuzenketak egin ahalko zaizkiola. PSE-EEk uste duenez, alderdi politiko denek gure autogobernua hobetzeko aukera aprobetxatu beharko dute, bai eta euskal gizartearen aniztasuna kudeatzekoa ere, denok geure gain hartzeko moduko arau adostuekin, orain arte Gernikako Estatutuarekin gertatu denez. Azpimarratu nahi dugu, beraz, aurrera atera behar dugun testuak ez duela nazionalistena edo ez-nazionalistena izan beharrik, baizik eta denona.

Pedro Sánchezi babesa.- Euskal Sozialisten zuzendaritzak Pedro Sánchez PSOEko idazkari nagusia babesten duela adierazi du, atzo Batzorde Federalean onartutako agiria –«Espainia aurrera doa: gobernu sozial, feminista, ekologista, europeista eta aurrerakoirako lankidetza-proposamen irekia»– oinarri hartuta, inbestidura zehazteko saiakerarako.  

Batzorde Betearazleak gogorarazi duenez, hauteskunde orokorretan eserlekua lortu zuten 18 diputatu euskaldunek bat egiten zuten gobernu aurrerakoiaren beharrarekin, eskuinek bat egitea galarazteko eta Euskadiko autogobernuarekin konpromisoa zuena. Aukera hori Pedro Sánchezek burututako gobernuak soilik ekarriko du.