Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Batzorde Betearazlea

PSE-EEk ekitaldiaren hasieran azpimarratu du funtsezko papera duela egonkortasuna eragiteko, euskal politikak eskakizun sozialei erantzuteko

Euskal Sozialistek gogorarazi dutenez, Estatuaren erreformaren helburua izan behar da autogobernua hobetzea eta gizartearen aniztasuna bermatzea

1. argazkia
Imagen de archivo de la Comisión Ejecutiva de Euskadi del PSE-EE | Foto: Socialistas Vascos.

Euskal Sozialisten Batzorde Betearazleak gaur (ekitaldi politikoaren lehen bileran) baloratu duenez, PSE-EEk euskal erakundeetan betetako paperak egonkortasuna eman die, eta hori ezinbestekoa da euskal gizartearen eskakizunei erantzuna emateko. “Hori horrela dago ekintza instituzionalean egiten ari garen ahalegin eta lanagatik, politika bideratzeko euskal gizarteak eskatzen duenera, berehalako gauzetara eta Euskadik modernizatzeko behar dituen eraldaketa handietara”, azaldu du Idoia Mendiak. Horrez gain, azpimarratu du Espainiako gobernuak agerian utzi duela azken 100 egunetan aukera dagoela politika aurrerakoiak eta herritarrentzako erabilgarriak egitea.

PSE-EEren idazkari nagusiak gogora ekarri du ekitaldi honetan udal- eta foru-hauteskundeak izango direla eta toki- edo foru-gobernuen parte edo zuzendariak diren sozialistei iradoki die legealdiaren azken unera arte lan egiten jarraitzeko gobernu-akordioak betetzeko eta hautesleentzako proposamen erakargarria eratzeko hauteskundeak iristen direnean. Jarrera hori alderatu du zenbait talde politikok, hala nola Podemosek eta EH Bilduk, dutenarekin, tematuta baitaude pankartarekin eta akordiorik ezarekin, autonomia-erkidegoaren mailan bezala.

Zuzendaritza sozialistak, halaber, Estatutuaren erreformaren negoziazioren egoera aztertu du. Horrekin lotuta, nabarmendu du alderdi politiko guztiek haren helburuaren jabe izan behar dutela, hain zuzen ere, autogobernuaren kalitatean sakontzea, euskaldunek Euskadiko erakundeei eman dioten babes-mailari helduta. Euskal gizartearen ongizatea eta aniztasuna bermatzeko lehentasunezko helburu hori kontuan hartu behar da etorkizunean emango diren pausoetan, interes partikularren arabera aritu gabe, EAJk eta EH Bilduk Estatutu berriaren oinarrietarako egin duten akordioarekin gertatu den moduan.