Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Hezkuntza

PSE-EEk babesa igorri die ikasleei eta familiei hezkuntza itunduaren lanuzteen aurrean, eta ugazaberiari zein sindikatuei dei egin die akordio bat egiteko

1. argazkia
Reunión de la Comisión Ejecutiva del PSE-EE | Foto: Archivo Socialistas Vascos.

Duela urtebetetik baino gehiagotik funts publikoekin finantzatutako hezkuntza-sektore itunduaren ugazaberiek eta irakasleen sindikatu ordezkariek izandako jarreren blokeoaren eta ikasturte hau amaitu bitartean egingo diren lanuzteen aurrean, PSE-EEk babesa igorri nahi die lanuzteek eragindako ikasleei eta familiei; eta, halaber, ugazaberiari eta sindikatuei dei egin nahi diegu akordio bat egiteko, oraingo egoera desblokeatzeko eta Euskadiko hezkuntza itunduaren ikasleei hezkuntzarako eskubide bermatzeko.

Bistakoa denez, negoziazio kolektiboaren markoan langileen eskubideen zilegizko defentsari kalterik eragin gabe, ugazaberiak eta sindikatuek dute akordio bat egiteko erantzukizuna, eta Hezkuntza Administrazioari dagokio hezkuntza-ituna zein programazio akademikoa betearaztea.

Euskal Sozialistok arduratuta gaude ikasleek eskola ugari galdu dituztelako, etorkizunean zaila izango baita horiek berreskuratzea. Gainera, egoera horrek txarrera egin du grebako jardunaldi gehiago egingo direla iragarri denetik. Kontuan hartu beharra dago kaltetutako ikasleak direla hezkuntza-zikloa amaitzear daudenak, dela DBH, dela batxilergoa. Beraz, ikasturte honetan jasoko duten kalifikazioa garrantzi handiko elementua izango da beren prestakuntza-ibilbidea hautatzeko orduan.

Egoera hori ziurgabetasun handia eragiten ari da ikasleen artean. Horixe adierazi digute azkeneko hileetan, eta, ondorioz, familien kezka horrekin bat egiten dugu eta aldeei eskatzen diegu denontzako akordio ona egiteko, ikasleen eskubideak bermatzen dituena.