Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   AGENDA SOZIALA

PSEk eta euskal GGKEk bat egiten dute lankidetza indartzearekin «muturreko jarreren hazkundeak dakarren arriskuaren aurrean»

«Egoera ekonomikoak ezin du aitzakia izan lankidetzari eraso egiteko», esan du Mendiak

1. argazkia
La Secretaria General del PSE-EE, Idoia Mendia, y Secretaria de Área de Movimientos Sociales, Gestión de la Diversidad e Igualdad, Teresa Laespada se han reunido esta mañana con una delegación de la Coordinadora de ONGD de Euskadi, encabezada por su presidenta, Sofía Marroquín, la responsable de Incidencia Social y Política, Natalia Rodríguez e Irene Molero |Foto: Socialistas Vascos.

Euskal Sozialistek Euskadiko GGKEen Koordinazio Batzordearekin partekatu dute gaur lankidetza-politikak sendotzeko eta herritarrak horren garrantziaz sentsibilizatzeko beharra «gure gizartean muturreko eskuinaren eta intolerantziaren hazkundeak sortzen duen arriskuaren aurrean».

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusia eta Teresa Laespada Mugimendu Sozialak eta Dibertsitatearen eta Berdintasunaren Kudeaketa Arloko idazkaria gaur goizean bildu dira Euskadiko GGKEen Koordinazio Batzordearen ordezkaritza batekin, zeinaren parte izan diren Sofía Marroquín presidentea, Natalia Rodríguez Gizarte Eragin eta Politikako arduraduna eta Irene Molero. Bileran kooperazio-politiken egoerari heldu diote gaur egungo testuinguruan, hain zuzen ere, Euskadiko aurrekontuen luzapenarenean,bai  eta maiatzeko udal- eta foru-hauteskundeei begira ere, zeinen eraginez Udaletan eta Aldundietan gobernu-talde berriak osatuko diren.

Horrekin lotuta, Mendiak azpimarratu du Euskal Sozialistek «konpromiso ukaezina» dutela kooperazioarekin, Patxi Lópezen Gobernuaren garaitik, «non krisiaren garaian konpromisoak bere horretan mantendu ziren», gaur egunera arte, «non Udaletan eta Aldundietan geure gain hartzen dugun erantzukizun hori».

Horren harira, gogora ekarri du Eibarko eta Irungo Udal sozialistek proportzionalki diru gehien erabiltzen dutela gastu sozialerako Espainia osoan, eta Teresa Laespadak, Bizkaian, eta Denis Itxasok, Gipuzkoan, zuzendutako foru-sailetan lehen unetik egindako sentsibilizazio-ahalegin handia, adibidez, Senegalerako bidaiarekin, bidezko merkataritzako erosketekin edo arlo horretan Ogasuneko teknikarien prestakuntzarekin.

Maiatzeko udal- eta foru-hauteskundeei begira, buruzagi sozialistak adierazi duenez, kooperazioak «lehentasunezko tokia» izango du programan, bai eta haren ondoriozko politiketan ere, Nazio Batuen Agenda 2030ean finkatutako printzipioen ildotik.

«Intolerantziaren, muturreko jarreren eta desinformazioaren hazkundeak orokorrean eragiten die elkarbizitzari eta gure gizarteko askatasunen sistemari, baina oso bereziki lankidetza-politikei. Baina Sozialistok ez dugu atzera pausorik emango esparru horretan. Egoera ekonomikoak ezin du aitzakia izan behar handiena dutenei eraso egiteko. Kontrakoa baizik, inoiz baino arrazoi gehiago ditugu ildo horri ekiteko», esan du Mendiak.