Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Senatua

PSOEk salatu du ez dagoela berdintasunik, alde handia dagoela soldatei dagokienez eta ia ez dagoela emakumerik justiziaren alorreko lanpostu garrantzitsuetan

1. argazkia
Tontxu Rodríguez, senador socialista | Foto: Socialistas Vascos.
  • Justizia eta Berdintasuneko bozeramaile sozialistek, Tontxu Rodríguez Esquerdok eta Laura Berjak, ekintza parlamentario hori sinatuko dute, haren bitartez, Auzitegi Gorenaren gobernu-salan emakumerik zergatik ez dagoen azaltzeko eskakizuna luzatzeko Gobernuari, bai eta goi-karguak hautatzeko prozesuetan emakumeak ez diskriminatzea eskatzeko ere
  • Karrera judiziala sustatzean emakumeek dituzten oztopoak suntsitzeko neurriak eskatu dituzte

 Talde Sozialistak galdera sorta bat erregistratu du Senatuan, berdintasunik ez dagoela, soldatei dagokienez alde handia dagoela eta justiziaren alorreko lanpostu garrantzitsuetan emakumerik ia ez dagoela salatzeko. PSOEren Justizia-bozeramaileak, Tontxu Rodríguez Esquerdok, eta Berdintasuneko bozeramaile sozialistak, Laura Berjak, Gobernuarentzako galdera multzo hori sinatu dute gaur.

Rodríguez Esquerdok PPren Gobernuari eskatu dio honako hau baloratzeko: gaur egun, 50 urtetik beherako aktiboko epaile eta magistratuen % 64 emakumeak dira eta 17 autonomia-erkidegoetatik 13tan planta judizialaren gehiengoa osatzen dute, halere, Auzitegi Goreneko gobernu-sala gizonez baino ez dago osatua.

Horrez gain, gizonek okupatzen duten epaileriaren eskatu ahalako karguen agintaritza-piramidea aldatzeko neurriak hartzea eskatu du, bai eta lan-bizitza bateratzeko eta Konstituzio Auzitegiaren, Auzitegi Gorenaren eta Estatuko Fiskaltza Nagusiaren presidentetzak hautatzean emakumeak ez diskriminatzeko ere.

Bestalde, Laura Berjak kritikatu du ia ez dagoela emakumerik justiziaren goi-karguetan, eta, zehaztu duenez, Auzitegi Gorenean emakumeen presentzia % 12,8 baino ez da, Auzitegi Nazionalean, % 37,1, instrukzioko epaitegi zentralean, % 16,7, administrazioarekiko auzien epaitegi zentralean, % 33,3 eta, justizia-auzitegi nagusian, % 36,1.

Gainera, adierazi du emakume epaileen % 62 “lanpostuaren zain” daudela, eta probintzia-auzitegietan % 37,7 dira emakumeak. Administrazioarekiko auzien epaitegietan, ordea, % 43; instrukzio-auzitegietan, % 8,1; epaitegi dekano esklusiboan, % 12,5; merkataritza-arloko epaitegietan, % 32,8; eta Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusian, % 17.

Tontxu Rodriguez Esquerdok nabarmendu duenez, gai horiez gain, Talde Sozialistak Gobernuari eskatuko dio argitzeko ea uste duen emakumeek nahikoa baliabide dituzten karrera judizialean erantzunkidetzeko; bai eta azaltzeko ere nola suntsituko dituen karrera judizialean sustatzeko dituzten oztopoak.

Euskal senatariak zenbait gauzen inguruko galderak egingo ditu: sustapen-sistema horien inguruan, magistraturako lan-ordutegien inguruan, Jurisprudentzia Errege Akademian emakumerik ia ez egotearen inguruan eta justiziaren arloan Berdintasunaren Legearen betetze-mailaren inguruan.

Azkenik, sozialistek beste galdera batzuk idatzi dituzte. Horien bitartez, Gobernuari eskatzen diote justiziaren arloetan dagoen generoko soldata-aldea baloratzeko; aintzat hartuta, abokatuen elkargoen % 15ek bakarrik dituztela gobernu-batzorde paritarioak eta emakume notarioen ehunekoa 31 bakarrik dela.