Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSOEk Gobernuari eskatzen dio behingoz bete ditzala Euskal Autonomia Erkidegoko aldiriko lineetako bidaiarien irisgarritasun- eta segurtasun-betebeharrak

Tontxu Rodriguezek esan du aldirietako lineak, geltokiak eta inguruak Euskadin ezinbesteko “bidaia katea” direla. Adibide gisa aipatu du Bilboko aldirietako lineek, urtean 20 milioi bidaiari baino gehiago eta 200 kilometroko trenbideak izanik, Euskal Autonomia Erkidegoan 100 geltoki baino gehiago dituztela. Hala, adierazi du Euskadiko aldirietako geltokietan dauden oztopo fisikoek eragozpenak sortzen dituztela herritarren ehuneko 40aren artean.

· Euskal Sozialisten ordezkariak hau ohartarazi du: “PPk zure mozioaren alde egingo du –orain beste batekin ordeztu da, infinitibo eta gerundioen artean- behar duten presazko senidetasunagatik, baina ez pentsa, inola ere, Euskadirengatik denik, edo Euskal Autonomia Erkidegoko aldiriengatik, edo geltokiengatik eta inguruengatik”, “aurrekontuekin dituzten estutasunengatik da”. “Bakarrik esan nahi dizut mozioa martxan jarriz gero, ongi etorria izan dadila, baina susmoa dut ez ote den kutxa batean geratuko, 175 giltza eta erdiz itxita, eta orain justuen ametsean lo egingo duzu”. “Eta zuk, hona etorri beharko duzu berriz ere mozioarekin” iragarri du.

1. argazkia
Tontxu Rodríguez

Euskal Autonomia Erkidegoko senatari sozialista Tontxu Rodriguezek esan du Euskal Autonomia Erkidegoetako aldirietako geltokietan dauden oztopo fisikoek eragozpenak eragiten dituztela herritarren ehuneko 40aren artean. Hala, Sustapen Ministerioari eskatu dio behingoz bete ditzala Euskal Autonomia Erkidegoko aldirietako lineetako bidaiarien irisgarritasun- eta segurtasun-betebeharrak. “Oso ondo daude autogidak, Atendo planak edota Dialoga planak, baina benetan geltokiak birgaitzea eta berritzea da beharrezkoa dena” eskatu du.

Hala eskatu dio senatari sozialistak Gobernuari Euskal Sozialisten interpelazioaren ondorioz aurkeztutako mozio baten eztabaidan hitz egin duenean. Gobernuari eskatzen zion Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-geltokietan jarduteko egutegia ezartzea, hain zuzen, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duen azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua betez, eta aho batez onetsi dute, transakzio-zuzenketa bat sartuta.

Rodriguez Esquerdok hitz egin duenean, aldirietako lineek, geltokiek eta inguruek Euskadin ezinbesteko “bidaia-katea” osatzen dutela esan du. Adibide gisa aipatu du Bilboko aldirietako lineek, urtean 20 milioi bidaiari baino gehiago eta 200 kilometroko trenbideak izanik, Euskal Autonomia Erkidegoan 100 geltoki baino gehiago dituztela.

Egoera hori aintzat hartuta, gogora ekarri du RENFEren Irisgarritasun Unibertsalaren Planean ezartzen dela geltokiek behar bezalako zerbitzua eman behar dutela, eta, gainera, “irisgarritasun unibertsalaren” eta “guztiontzako diseinuaren” irizpideak bete behar dituela. Hala, salatu egin du Euskadiko geltokien % 58 ez daudela egokituta aukera-berdintasunaren eskubide hori bermatzeko, ezta “Sustapen Ministerioak berak ematen dituen kopuruak onartuta ere”.

Ildo horretan, Tontxu Rodriguezek azaroaren 24ko 1/2013 legegintza dekretua ekarri du gogora, eta esan du garraio-azpiegituretan irisgarritasuna aitortzen duela. Aurtengo abenduaren 4a ezarri du muga gisa, eta esan du errealitateak “erabat” konpromisoan jartzen duela data hori. ”Zortzi hilabete falta dira geltokiek irisgarritasuna izateko, eta geltokiko sarbidera nahiz tren barrura oztoporik gabe iritsi ahal izateko. Posible izango al da?” galdetu dio bere buruari.

Horren harira, baieztatu du mugikortasun urria duten pertsonek ezin dituztela erabili Bilboko zazpi geltoki, eta adibide gisa jarri du Olabeagako, Ollarganeko, Abusuko, Zabalburuko, Zorrotzako eta Amezolako geltokietan, “ateak estuak direla, eskailera-tarte luzeak daudela, zoladura irristakorra da, argiztapena eta seinaleak falta dira, eta bagoietan ez dago plataformarik”. “Eta zer esanik ez nasen artean mugitzean dagoen segurtasun faltaren inguruan edo trenbide-pasaguneetan izandako istripuen inguruan, hainbat heriotza ekarri dituzte eta” gaineratu du.

Barakaldoko geltokiak

Euskal senatariak eztabaida honetan sortutako aukera baliatu du Barakaldon, “nire hirian” dauden bi geltoki aipatzeko. Hala, Lutxanako geltokiak zoladura irristakorra eta oinezkoentzako sarbide korapilatsua duela (arrapala eta eskailerekin), eskudelik ez duela eta nasen arteko segurtasuna oso urria dela esan du.

Desertu-Barakaldo geltokiari dagokionez, nasa batetik bestera joateko 30 eskailera igo behar direla esan du, “ez dagoela beste modurik”. Kezka erakutsi du zoladura izotz-pista bat delako, argiztapen oso gutxi dagoelako, eta, ondorioz, herritarren artean segurtasun falta dakarrelako, hainbat lapurreta eta sexu-abusu saiakera egon dira eta. “Entzunda dut bertan jarduketak egiten ari direla, baina geltoki erabat fantasma izango da; izan ere, gaur egun ez dago inolako jarduketarik” esan du ironiaz.

Horrekin lotuta, Tontxu Rodriguezek nabarmendu du udalak hainbat alditan eskatu duela geltoki horren irisgarritasuna konpontzeko, eta aireko pasagune bat jartzeko eskatu du, “hogeita hamar” eskailera horiek saihesteko. Era berean, Gobernuaren erantzuna kritikatu du, haren iritziz ez baita “lehentasunezkoa izan” eta “jarduketa plana ezartzea itxaron behar da”. “8 hilabete besterik ez zaizkie falta eta” ohartarazi du.

PSOEren senatariak Sestaoko Iberia geltokia aipatu du, eta zehaztu du oinezkoentzako pasabidea aldapan dagoela, zoladura irristakorra dela, eta hallaren barrualdera joateko ere hainbat eskailera igo behar direla. Ildo berean, gogorarazi du Portugaleten igogailu bat jarri zutela eta gehienetan ez dagoela erabilgarri. Gainera, Peñotan (Santurtziko geltokian) “eskailera mordoa” dituen pasabide goratua dago, eta ez dago egokituta. “Eta zer esanik ez euria egiten duenean, Euskadiko klima aldatu ez bada behintzat!” esan du ironiaz.

Esandako guztiaren ondoren, euskal senatariak iragarri du sozialistek aldeko botoa emango dutela Euskal Sozialisten mozioan, Euskadiko aldirietako lineen eta inguruen irisgarritasuna, pasabidea eta segurtasuna erraztea beharrezkoa delakoan. “Zintzo eta anbiguotasunik gabe jokatuko dugu” esan du amaitzeko Tontxu Rodriguezek Euskal Sozialisten ordezkariari hau ohartarazi baino lehen: “uste dut Alderdi Popularrak zure mozioaren alde egingo duela –orain beste batekin ordezkatu da, behar duten presazko senidetasunagatik, baina ez pentsa, inola ere, Euskadirengatik denik, edo Euskal Autonomia Erkidegoko aldiriengatik, edo geltokiengatik eta inguruengatik. Esaten dudan moduan, mozioaren alde egingo dute, infinitibo eta gerundioekin, aurrekontuetan dituzten estutasunengatik. Bakarrik esan nahi dizut mozioa martxan jarriz gero, ongi etorria izan dadila, baina susmoa dut ez ote den kutxa batean geratuko, 175 giltza eta erdiz itxita, eta orain justuen ametsean lo egingo duzu”. “Eta zuk, hona etorri beharko duzu berriz ere mozioarekin” iragarri du.