Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   GALDERAK

Gizarte-ekonomiako enpresak eta Gizarte Eskubideen Europako Oinarria

Gloria Sánchez Martínek, Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeko kideak, Ganberaren indarreko Erregelamenduaren babespean, OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO gizarte-ekonomiako enpresei eta Gizarte Eskubideen Europako Oinarriari buruzko galdera hau egiten dio Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburuari, Mª Jesús San José andreari.

JUSTIFIKAZIOA

Urriaren 23an, Europar Batasuneko Enplegu eta Gizarte Gaietako ministroek aho batez babestu zuten Gizarte Eskubideetako Europako Oinarria.

Gizarte Eskubideetako Europako Oinarriaren xedea da Batasuneko gizarte-sistemak eguneratzea, Europako gizarteak dituen erronkak direla eta. Horretarako, arreta handiagoa eman behar zaio kalitatezko enplegua sortzeari eta ongizate-estatua mantentzeari.

Konpromiso politikoko adierazpen hori Bidezko Enpleguaren eta Hazkundearen aldeko Gizarte Konferentzian aldarrikatuko da. Konferentzia azaroaren 17an egingo da Göteborg hirian, eta Europako Batzordearen presidentea zein Europar Batasuneko estatu-buruak eta gobernu-buruak bilduko dira bertan, bai eta beste ordezkari sozial eta politiko batzuk ere.

Azken hilabeteetan Parlamentuan nahiz Batzordean lan egin dute Gizarte Eskubideen Europako Oinarri hori sortzeko. Zehazki, Europako Parlamentuaren 2017ko urtarrilaren 19ko Ebazpenean baloratu da “gizarte ekonomiako enpresak, hala nola kooperatibak eredu ona direla kalitatezko enplegua sortzerako, gizarteratzerako eta parte hartzeko ekonomia sustatzerako orduan”. 

Legebiltzar-talde honen kontrol-lana egiteko, OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO honako galdera hau egiten zaio Lan eta Justizia sailburuari:

  • Aintzat hartuta Euskadin gizarte-ekonomiako enpresek, hala nola kooperatibek eta lan-sozietateek duten garrantzia: zer ekapen egin diezaioke euskal esperientziak Gizarte Eskubideetako Europako Oinarriari? 

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Gloria Sánchez