Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Ezagutu gaitzazu

partekatu  partekatu

Eneko Andueza

PSE-EEko idazkari nagusia
Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak legebiltzar taldeko bozeramailea
PSOEko Batzorde Federaleko kidea

PSE-EE-ren idazkari nagusia da. Militante sozialistak hauteskunde primarioetan aukeratu zuten 2021eko urriaren 30ean, % 95,30en babesarekin.

Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU).

Bere ibilbide politikoa 17 urterekin hasi zen, PSE-EEn eta Euskadiko Gazte Sozialistetan (JSE-Egaz) kide egin zenean. Legegintzaldi batean, Ordiziako Udaleko zinegotzia izan zen, eta ETAren indarkeriaren presioaren ondorioz kargua bete ezin izan zuten hainbat lankideren hutsunea bete zuen.

Paulino Luesma Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariaren aholkularia izan zen, baita Iñaki Arriola Eibarko alkatearen kabineteburua ere.

2008ko udal hauteskundeen ondoren, alkateorde eta Eibarko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi bihurtu zen. Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaile sozialista izan zen 2011 eta 2016 artean. Gaur egun Eusko Legebiltzarreko kidea da 2016tik, eta Euskal Sozialisten Legebiltzar Taldearen bozeramailea (XII. legegintzaldia).

Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia izan da (2017-2021), Eibarko Sozialisten Elkarteko idazkari nagusi izan ondoren (2009-2017). Gainera, PSOEko Batzorde Federaleko kidea da.