Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

“Espero dut bi gobernuek kupoaren inguruan dituzten desadostasunekin amaitzea eta datozen bost urteotarako akordio batera iristea”

1. argazkia
Idoia Mendia durante la entrevista en Faktoria. | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak adierazi du espero duela Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean kupoari buruzko akordioa lortzea. Hala, likidazioak direla-eta gaur egun dauden desadostasunak “desblokeatu” (2007tik gaude egoera horretan, eta Ibarretxe, López eta Urkullu lehendakariek zuzendutako gobernuekin are gehiago luzatu da), eta akordio horren bidez, Bost Urteko Lege berria ezarriko litzateke.

Euskadi Irratiko Faktoria saioan eginiko elkarrizketa batean, Idoia Mendiak esan du espero duela gobernuen arteko akordio hori beste arlo batzuetan ere ezartzea, adibidez, Polizia abusuen biktimen lege ezagunean (Rajoyren gobernuak errekurtsoa aurkeztu du horren aurka).

“Espero dut legegintzaldi honetan akordio bat lortzea desadostasun historiko horrekin amaitzeko eta datozen bost urteotarako beste kupo bat ezartzeko, baita beste auzi batzuk konpontzeko eta aurkeztutako errekurtso konstituzionalak balio gabe uzteko ere. Oraindik garaiz gaude, esate baterako, polizia abusuen biktimen legearekin. Nire alderdiak lege horren aldeko botoa eman zuen, eta uste dut legeriarekin bat datorrela. Bi gobernuen artean, gai asko daude mahai gainean” azpimarratu du.

Gainera, PSE-EEko idazkari nagusiak bi gobernuen arteko harremanetatik kanpo geratu nahi izan du PPren gobernuak EAJren gobernuarekin dituen negoziazioen desadostasunei irtenbidea bilatzeko; izan ere, PPk EAJren babesa lortu nahi du Estatuko Aurrekontu Orokorretan. Horren harira gogorarazi du PSOE osoak eta Euskal Sozialistek gaitzesten dutela. “Ni PSOEko kidea naizen heinean, kritikoa naiz estatuko aurrekontuekin. Dagoeneko esan dugu kontrako botoa emango dugula. EAJ beste alderdi bat da, 5 diputatu ditu Kongresuan, eta bere jokabidea zehazten nahiz PPrekin aurrekontu horiei babesa ematea negoziatzen ari da” esan du.

Hori dela eta, Idoia Mediak esan du Ogasun sailburuak Montoro ministroarekin duen negoziazioaren berri duela, baina ez dakiela zer baldintzatan egiten ari den EAJren eta Rajoyren gobernuaren arteko aurrekontuen inguruko negoziaketak. “EAJk eman beharko ditu bere bost diputatuekin hartutako akordioen inguruko azalpenak. Niretzat, ordea, PSEko idazkari nagusi gisa, kezkagarria izango litzateke PSOEk bere jokabidea aldatzea” azpimarratu du.

Idoia Mendiak nabarmendu du ekonomiaren eta lanaren egoera aldatzeak zerga-bilketa areagotzen lagundu beharko lukeela, eta, beraz, oso balorazio ona egin du 2013an hartutako akordioei buruz. Gainera, etorkizunean baliabide nahikoak bermatzen lagunduko duten aldaketen alde agertu da.