Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Radio Euskadiko Boulevarden

Idoia Mendiak ohartarazi du Kataluniako erreferendumak “ez dituela konponduko katalanen eguneroko arazoak”

1. argazkia
Idoia Mendia, en una entrevista en el programa de Radio Euskadi "Boulevard". Foto | Socialistas Vascos

Euskal Sozialisten idazkari nagusi Idoia Mendiak ohartarazi du Katalunia “bide batetik sartzen ari dela, eta ez duela amaiera ona aurreikusten”; izan ere, “ezin da legez kanpoko kontsulta bat egin, etsipena besterik ez baitu ekarriko”, eta defendatu du erreforma konstituzionalak “irteera atea sumatzea ekarriko lukeela”. Gainera, konfiantzaz agertu da Euskadi Kataluniako “egoeratik oso urrun” dagoelako, PSEk eta EAJk “elkarbizitzarako esparru bateratua adosteko” egin duten “ahaleginari” esker.

"Uste dut Katalunian konponbide egingarriak behar dituztela, bertan bizi direnak espiral horretatik ateratzeko politikak egin behar dira, urte gehiegi horretan sartuta daramate eta. Ez, nik uste dut ezin dela legez kanpoko kontsultarik egin”, esan du berriz ere.

Katalunian berriz ere azaroaren 9koa “gertatuz gero”, “ikaragarrizko espiralean sartuko litzateke, katalanen arazoak bere horretan jarraituko lukete eta”. “Langabezia, enpresen itxiera, ospitaleetako solairuak itxita, ikastetxeak hobekuntzarik gabe; hau da, eguneroko arazo horiei guztiei aurre egin beharko liekete katalanek” aipatu du.

Mendiak ohartarazi du “egun batean bozkatzeagatik, gauzak ez direla hobetuko” katalanentzat, “eta hurrengo egunean ez dutela jakingo zer egin, edo egoera ez dela bestelako izango”. “Egoera berdina da, eta, beraz, gauza garrantzitsuetan jarri behar da arreta, osasun arloa ondo kudeatzeko, benetan penagarria da eta”, nabarmendu du.

Euskadin 'antzeko egoerarik' gerta ote daitekeen galdetu diotenean esan du “sentimendu nazionalista indartsua” dagoen arren, PSEk “ezberdinen artean akordioak lortzeko apustu garrantzitsua egin zuela” EAJrekin.

"Uste dut Euskadin egoera horretatik oso urrun gaudela, hain justu, bi alderdiok akordioa lortzeko egin dugun ahaleginagatik. Gauzak argi jarri ditugu, euskal gizartearen benetako arazoez kezkatzen gara, eta autogobernurako hitzaldian elkarbizitzarako esparru bateratua adosten ahalegindu ginen” esan du amaitzeko.

Terrorismoaren biktimak

ETAk PPko zinegotzi Miguel Angel Blanco bahitu eta erail zuenetik 20 urte betetzen diren honetan, Mendiak baieztatu du "terrorismoaren biktima guztiak, bereizketarik egin gabe, esanahi politiko handia dutela”; izan ere, “demokrazia defendatzeagatik” hil ziren. Hala, Miguel Angel Blancoren bahiketaren eta ondorengo hilketaren hogeigarren urteurrenean, salatu egin du “zoritxarrez, herri honetan hileta askotara joan egin behar izan dugula”. Hala ere, nabarmendu du “zorionez, gaur egun beste garai bat bizitzean ari garela”.

Sozialisten buruak aipatu du “zorionez, gaur egun beste garai batean bizi garela”, eta nabarmendu du “ETAren terrorismoaren biktima guztiek politikan esanahi handia dutela, demokrazia eta konstituzioa defendatzeagatik hile gin baitziren, zenbait barbarok proiektu totalitario bat inposatu nahi zuten bitartean”. “Biktima horiek guztiek, bereizketarik egin gabe, esanahi handia dute politikan” esan du berriz ere.

ETAren aurkako borrokan "iragana eta geroa” Ajuria Eneako Mahai deiturikoak ekarri zuen. Bertan, “lerro handi bat ezarri zuten indarkeria baliatzen zutenen eta baliatzen ez zutenen aurka”. Hala, “Miguel Angel Blancoren bahiketak eta hilketak milioika pertsona atera zituen kalera talde terroristaren aurka eta Miguel Angelen hilketaren aurka garrasika”.

Mendiak gogorarazi du "horren ondoren garai beldurgarria etorri zela” PSErentzat eta PPrentzat; izan ere, “hemen ere, Euskadin, marra bat egin zuten: EAJk Batasunarekin, Ezker Batuarekin eta ETArekin su etena adostu zuten, eta apartheid politikoa eragin zuten" sozialista eta popularren artean.