Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Euskadi Irratia

Idoia Mendia: "Europak behar duena da federalismoa, ez nazionalismo gehiago"

Euskal Sozialisten idazkariaren aburuz, EAJk eta EH Bilduk Bruselan egindako aurkezpenak, Euskadirentzako estatus berriaren oinarrien akordioarenak, euskaldunen irudi txarra ematen du Europan; «hainbat agintarik, hala nola Matteo Salvinik eta Marine Le Penek zein nazionalismoek etorkizunari eta Europako proiektuari aurka egiten diotelako»

1. argazkia

Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan egindako elkarrizketa batean, Idoia Mendiak baieztatu du «mugak eraikitzen dituztenek erantzun errazak partekatzen dituztela arazo zailentzat, eta Europak ez duela nazionalismo gehiago behar, federalismoa baizik»; izan ere, bere iritziz, «erakundeen demokrazian eta Europako demokrazian sakondu behar dugu». 

«Herritartasun europarra eraiki behar dugu denon artean, eta behintzat sozialistok, horretan ari gara. Besteek jakingo dute zertan ari diren. Nire ustez, Salvinik, Le Penek eta beste nazionalismo batzuek, oro har, etorkizunari eta Europako proiektuari aurka egiten diote; etorkizuneko erronkei heltzeko, federalismoaren aterpean egon behar dugun bitartean. Euskal herritarrok nahiko irudi txarra ematen ari gara Europan hori azalduz», nabarmendu dute Europako Parlamentuko EAJren eta EH Bilduren bozeramaileek alderdi biek itundutako estatus berria bertan aurkezteari buruz.