Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiak "enpresarien eta langileen konplizitateari" heldu dio ongizatearen Europa gordetzeko

1. argazkia
Eduardo Aretxaga, Sonia Pérez, Idoia Mendia y Roberto Larrañaga | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusiak gizarte-eragileen, enpresarien eta langileen arteko konplizitateari heldu dio "itunaren balioa indartzeko, desberdintasunak eragiten dituztenen aurrean", sozialdemokraziak eta erdialdeko eskumak hainbat hamarkadez eraiki duten ongizatearen Europa gordetzeko. "Proiektu handi horren protagonista izan ziren korronte handiek urrundu beharra dute proiektua desegin nahi dutenengandik. Horrek ez du lotutrarik gobernatzeko formulekin. Edonor dela gobernuan, asktasunen eta ongizatearen Europaren printzipioak kolokan jartzea saihestu behar da", azaldu du.

Idoia Mendiak bilera bat izan du euskal enpresari-elkarteen ordezkaritza nagusiarekin (Confebask eta lurraldeetako Cebek, Adegi eta SEA), Roberto Larrañaga presidentea buru izanik. Foro horretan, patronaletako hogeita hamar zuzendari izan dira ere bai, eta PSE-EEren idazkari nagusiak "berdintasunaren, elkartasunaren eta justizia sozialaren printzipioak" defendatu ditu, Europa eraikitzeko oinarriak izan baitira. Horrez gain, populismoarekin eta alderdi politiko eurofobo eta xenofobo berriekin kontuz ibili behar dela ohartzera eman du. "Ez gara oso urruti joan behar, batzuek beldurra sartu eta gero Brexitak nola bukatuko duen inork ezin du esan", adierazi du.

Halaber, Idoia Mendiak hazkunde ekonomikoak eta PSE-EEren ekarpenak egonkortasun politikoa ekarri dutela esan du. Aipatu duenez, Euskal Sozialistek euskal erakunde gehienak batera gobernatzeko apustu politikoa egin dute, hain zuzen ere, "lubakien politikarekin" amaitzeko eta ekintza politikoa herritarren interesera bideratzeko.