Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Susperraldirako solasaldiak

Idoia Mendia: “Herrialde-itun baten alde gara gizarte-zerbitzuak Euskadik dituen beharren pare jartzeko”

• PSE-EEko idazkari nagusiak kohesio-funts bat defendatu du, erakunde guztien ekarpenekin osatua litzatekeena, besteak beste “teknologia berrietan inbertitzeko eta osasun-zerbitzuei konektatuta egongo diren monitorizazio-sistemak jartzeko”
• Fernando Fantova gizarte-aholkulariak adierazi du bizitza osoko jabetzako etxebizitzaren eta egoitzaren arteko bitarteko konponbideak” ikertu beharra dagoela adinekoentzat.

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusi eta lehendakarigaiak azpimarratu du “herrialde-itun" baten beharrean garela Covid-19aren pandemiaren ostean Euskadik dituen beharrei erantzuna emango dien gizarte-zerbitzu sare bat eraikitzeko. "Herrialde-itun baten beharrean gara gaur egunean ditugun beharren pare egongo diren gizarte-zerbitzu batzuk lortzeko, komunitatea eraiki eta inor bazterrera ez uzteko. Zinez heldu beharra diogu gaiari, pandemiak agerian utzi dizkigu gure sistemaren gabeziak eta hutsuneak, eta horiei erantzuna eman behar diegu”, adierazi du. Ildo horretan, gogoratu du Europatik milaka milioi euro jarriko direla mahai gainean proiektu estrategikoetan inbertitzeko, eta arreta soziala estrategikoa dela.

 

#Covid19-aren krisiak agerian utzi ditu gure sistemaren zulo beltzak, eta, horregatik, herrialde-itun bat behar dugu geure beharren pare egongo diren gizarte-zerbitzu batzuk izateko. #IdoiaenRed #DiálogosRecuperación pic.twitter.com/41HbSuIBWV

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) June 10, 2020

 

Idoia Mendiak bilera bat burutu du Fernando Fantova gizarte-aholkulari eta Gizarte Gaietarako sailburuorde ohiarekin Ramón Rubial Fundazioak antolatutako “Susperraldirako solasaldiak” izeneko zikloaren barruan. “Zainketak komunitatean. Gizarte-zerbitzuentzako erronka berria” izenburupean, Covid-19ak sortu duen bezalako egoeretan gizarte-zerbitzuen sistemak eskain ditzakeen konponbide eta erantzunak aztertu izan dituzte.

Buruzagi sozialistaren ustez, gizarte-zerbitzuen sistema “begirada berri” baten beharrean da. Esan du pandemiak “jarduera komun baterako eredurik gabe" harrapatu gaituela eta egoera horretan “udal eta aldundi bakoitzak egoki iruditu zaiona, ahal duena" egin izan duela. Bere iritziz, Covid-19ak “erronka asko jarri dizkigu mahai gainean, egungo gobernantza-eredua aldatzea eskatzen duten erronkak, elkarlanari gehiago emana izan behar baitu, batzuen eta besteen eskumenak zein direni hainbeste erreparatzen ibili beharrean era partekatuan aritu dadin gure adinekoak eta gure haurrak zaintzeko".

Ildo horretan, “sektore publikoaren eta pribatuaren arteko konbergentzia” beharra azpimarratu du, horko inbertitzaileek "begirada eta helburu komun” bat izan dezaten. Horren harira, esan du Euskal Sozialistek kohesio-funts bat defendatzen dutela eta hurrengo legegintzaldirako lehentasunen programan halaxe jasorik dagoela. “Erakunde guztien ekarpenekin eratutako gizarte-funts baten alde egiten dugu apustu, balio dezan teknologia berrietan inbertitzeko, gure adinekoen zainketa hobetzeko, monitorizazio sistemak jartzeko eta osasun-sistemaren eta gizarte-zerbitzuen integrazio handiago bat lortzeko, guztiok Osasun Publikoaren radarrean egon gaitezen, edozein izanik ere adina”, azaldu du.

Fernando Fantovak, bere aldetik, gizarte-zerbitzuen euskal legea garatzeko beharra azpimarratu du, “komunitarioagoak eta etxez etxekoagoak diren eta ezagutzan oinarriturik dauden gizarte-zerbitzu batzuk hezurmamituko dituen lege on bat”.  “Herrialde gisa etxeko lanak egin gabe geundeneko unean harrapatu izan gaitu pandemiak; legea garatu beharra dugu udalek eta aldundiek erantzukizunak izango dituzten sistema publikoak, baina horien buruan Eusko Jaurlaritza goi-mailako ikuskaritzarekin izango dena, lortzeko; sistema osoaren gobernantza bat behar dugu, integratuagoa eta artikulatuagoa izango dena", gaineratu du.

Fantovak, halaber, adinekoentzako arreta-sistema birpentsatzearen alde egin du, eta konponbidea egoitzetakoa bakarrik ezin dela izan azpimarratu du. “Aukera sorta zabala dago bizitza osoko jabetzako etxebizitzaren eta egoitzaren artean, eta aztertu beharrak ditugu horiek”. Ildo horretan, inkesten arabera pertsonen %85ek egoitzetan ez sartzea nahiagoko luketela esan du, eta erantzun bat eman beharra diogun errealitatea dela hori.