Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Bisita

Idoia Mendiak industria sektorea “soldata duineko kalitatezko enplegu sortzaile” izatearen alde egin du

• PSE-EEko idazkari nagusiak eta Reyes Maroto Industria ministroak Snap Op multinazionalak Irunen eta Basque Culinary Center-ek Donostian dituzten instalazioak bisitatu dituzte

1. argazkia
Idoia Mendia, la Ministra Reyes Maroto, Eneko Andueza y José Antonio Santano, junto a uno de los responsables de Snap On.| Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusi eta Lehendakaritzarako hautagai denak ezinbestekoa iritzi dio Euskadin industria sektorearen alde egitea, “inguruan kalitatezko enplegua eta kalitatezko zerbitzuak sortzeko eragile denez, langileentzako soldata duinak dakartzalarik horrek”. Emakumeek industria sektorean duten egitekoa ere aldarrikatu du. “Euren presentzia, sektore honetan, mahai gainean dugun erronka bat da; kalitatezko enpleguak, soldata duinak eta etorkizunean pentsio duin bat izatea ere bermatuko liekete", azpimarratu du.

Emakumeak industrian duen egitekoa aldarrikatu behar dugu, ez bakarrik #M8an, gauzatzeke den erronka bat da, baina lanpostu eta pentsio duinak ahalbidetuko dizkigu. Bai @MarotoReyes ministroak bai neronek gogorarazi izan dugu hori @BahcoTools #idoiabidean pic.twitter.com/Dy0FjgrOZy kanalean.

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) March 6, 2020

 Buruzagi sozialistak Snap On amerikar multinazionalak Irunen dituen instalazioak bisitatu ditu Reyes Maroto Industria ministroarekin batera. Enpresak eskuko erremintak fabrikatzen ditu, eta ekoizpen eta banaketarako beste hiru zentro ere baditu Euskadin SNA Europe europar filialaren bitartez, Soraluzen, Gasteizen eta Arangizen (Araba). Bisitan parte hartu dute Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusi eta lurralde horretatik #A5erako zerrendaburu denak ere, Eneko Anduezak, eta Irungo alkateak, Jose Antonio Sántanok.

Idoia Mendiak euskal enpresei laguntzeko garrantzia azpimarratu du, “orain dugun bezalako mundu global batean, iraultza digitala ate joka dugula” iraun dezaten eta lehiakorrak izan daitezen. Testuinguru horretan, “egonkortasuna sortuko duen eta industriari eta enpresei inbertsioak egin ditzaten eta enplegua eta aberastasuna sortzen jarrai dezaten segurtasuna emango dien esparru ekonomiko eta instituzional bat” ezartzeak duen garrantzia azpimarratu du.

Reyes Marotok, bere aldetik, industria politika Pedro Sánchezen Gobernuaren lehentasun bat dela nabarmendu du, eta gogoratu du azken urteetan Euskadin 120 milioi euro baino gehiago inbertitu direla, “hobekuntza handiak dakartzatenak euskal industria eraikinetan, batik bat 4.0 industriari lotutakoak”.

“Egonkortasunak duen garrantzia” ere azpimarratu du. “Enpresek egonkortasuna behar dute inbertitzeko, segurtasuna behar dute, eta Gobernu honek lanean jarraituko du, ezbairik gabe, inbertitzen eta lehiakortasuna hobetzen segitzeko ingurune bat sortzen, eta funtsezko bi eremutan egingo du: digitalizazioan eta prezio energetikoan”, azaldu du.  “Euskadiri oso ondo doakio Espainian Alderdi Sozialistak gobernatzen duenean", ondorioztatu du.

Snap On enpresako arduradunekin izandako topaketaren ondoren, ministroa eta buruzagi sozialista Donostiara joan dira Basque Culinary Center bisitatzera. Erakunde akademiko hori aitzindaria da mundu mailan, eta gastronomiaren eta elikaduraren goi mailako prestakuntza, ikerketa, berrikuntza eta sustapena ditu helburu. Mondragon Unibertsitateari atxikitako Zientzia Gastronomikoen Fakultatea eta Berrikuntza eta Ikerketa Zentro bat biltzen ditu.