Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiak “industria-birsorkuntza berri baten alde egin du, eskubideak galdu gabe”, Amorebietako AIC zentroan

1. argazkia
Una delegación del PSE-EE, encabezada por Idoia Mendia, visita el centro AIC de Amorebieta. | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusia, Idoia Mendia, Amorebietako AIC-Automotive Intelligence Center zentroan egon da gaur arratsaldean, eta Euskadin “industria-birsorkuntza berri baten alde” egin du, aukera izateko produkzio-ereduak modernizatzeko, kontzeptu berriak, hala nola industria 4.0 zein fabrikazio inteligentea edo prozesuen digitalizazioa sartzeko, lan-eskubideak galdu gabe”.

Idoia Mendiak automozioaren sektorerako balio erantsia sortzeari dagokionez puntako zentro hori bisitatu du. Harekin izan dira AIC zentroaren zuzendaria, Inés Anitua, PSE-EEren Antolamenduko idazkaria, Miguel Ángel Morales, Alderdiaren ekonomia-arloko arduraduna, Sonia Pérez, eta Bizkaiko idazkari nagusia, Mikel Torres.

Bisitan zehar, zuzendari sozialistak adierazi du euskal ekonomiak ahalegina egin behar duela “industriaren jardueran gertatzen ari diren eraldaketa guztietara egokitzeko, geldiezinak baitira, eta etorkizuneko lehiakortasunaren gakoa direlako, ez berriz, lan-prekarizazioa eta soldata txikiak”.

Horretarako, I+G+b-ren alde egin behar da nabarmenki, gure prozesuak eta produktuak garatzeko gako gisa; bai eta prestakuntza hobetzeko ere, prestakuntza dualeko prozesuetarako aurrekontu eta laguntza handiagoekin, eta enpresen, hezkuntza-arloaren eta Lanbideren arteko koordinazio handiagoarekin.