Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Idoia Mendia Radio Euskadiko Boulevarden

Idoia Mendia: "eskumenak eta eskubideak handitu nahi ditugu, eta gure autogobernua hobetu"

1. argazkia
Idoia Mendia en Boulevard de Radio Euskadi

Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusiak autogobernua handitu nahi du, edo egungo gobernua hobetu. Uste du, funtsean, “gauza bera direla”. “Uste dut ondo kudeatzeko gai garela, eta gaur egun ditugunak baino eskumen askoz ere gehiago izan ditzakegula. Oraindik Estatutua indarrean egonda, garrantzitsuak diren zenbait eskumen besterentzeko ditugu; besteak beste, Gizarte Segurantzaren eta espetxeen kudeaketa, baita egunez egun herritarrei eragiten dieten beste hainbat gai ere, adibidez, Renfe aldirien trenak” esan du.

Bere ustez, “eskumen askotan aurrerapausoak” eman daitezke, eta, beraz, eskumen horiek “handitu” egin daitezke, eta “hobetu” ere bai; izan ere, Estatutua 1979koa da, eta “hainbat gauza, denbora asko igaro denez, ez daude jasota, adibidez, EBren barruan egotea edo bestelako legegintza-tresnak izatea”. Era berean, uste du euskaldunek adostu dutena eta sortu diren eskubideak (adibidez, “etxebizitzarako eskubidea edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarako eskubidea”) Estatutu horretan jaso behar direla.

"Eskaldunok 35 urte hauetan lortu ditugun eskubide horiek guztiak, ez daude Gernikako Estatutuaren jasota. Horrenbestez, eskumenak eta eskubideak handitu egin daitezke, hobetu, sakondu… baina, azken batean, dena doa lotuta; izan ere, finean, autogobernuan pentsatzen dudanean, ez dut helburu baten moduan pentsatzen, eta horixe da, seguruenik, alderdi nazionalistek pentsatzen dutena” gaineratu du.