Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Transferentziak

Idoia Mendiak ospatzen du Eusko Jaurlaritza eta Gobernu Zentrala prest daudela egokitu beharreko eskumenak nola osatu erabakitzeko

PSE-EEren idazkari nagusiak azpimarratu duenez, sozialistak erakundeetan, «mahaiaren bi aldeetan» egoteari esker, autogobernua garatzen eta Estatutua osatzen ari dira

1. argazkia
La Secretaria General del PSE-EE, Idoia Mendia, en un acto celebrado en Bilbao la semana pasada | Foto. Socialistas Vascos.

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusia pozik agertu da Eusko Jaurlaritza zein Espainiako Gobernua aurrera egiteko prest daudelako, Gernikako Estatutua betetze eta egokitu gabe dauden eskumenak transferitze aldera, egindako egutegitik, Pedro Sánchezen Gobernuak Euskadiko erakundeei bidali dienetik, abiatuta.

 «Bide leial eta zorrotz bat irekitzen ari garela ospatzen dugu, zeinak desadostasun teknikoak eta ekonomikoak konponduko dituen, denon konpromisoarekin. Elkarrizketa-prozesua ia berehala hasteko aukera aztertzen ari gara, zeinari esker, euskal autogobernuan sakondu ahalko dugun. Argi geratu da, berriz, sozialistek erakunde guztietan konpromisoa dutela Estatutuarekin, bai eta, oraingoan bezala, mahaiaren bi aldeetan gauden honetan ere. Sozialistak erakundeetan egoteari esker, transferentziak egiten ari dira», azaldu du.

Euskal Sozialisten iritziz, egutegia zuzentzeak eta alde bien jarrera irekiak bat egiten dute PSE-EEk eta EAJk sinatutako gobernu-akordioarekin, zeinak jadanik baloratu zuen Estatutua «Euskadin elkarbizitza demokratikoa osatzeko zein herritarren ongizaterako tresna izan dela eta oraindik badela». Horrez gain, uste dute esperientzia arrakastatsua dela «euskal gizarteak marko instituzionalean eta autogobernukoan hasitako ibilbidea, autogobernuaren manuen zehaztuta».

Idoia Mendiak uste du positiboa dela administrazio biek landu duten klima politikoa, eta etorkizuneko akordioak «PPk, Ciudadanosek eta Voxek, birzentralizatzeko prozesuen bidez eta autonomien Espainia esplizituki zalantzan jartzen dituztenean, bultzatutako inboluzioaren aurka doazela».