Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiak hautetsontzietan gehiengo nabarmena jasotzea espero du Pedro Sánchezek egonkortasunez gobernatzeko aukera izan dezan

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak herritarrei iradoki die igande honetako hauteskunde orokorretan parte hartzeko, eta hautetsontzietan gehiengo nabarmena jasotzea espero du hurrengo Gobernuak «egonkortasunez eta lasaitasunez gobernatzeko aukera izan dezan». Halaber, ohartarazi duenez, «gure herrialdearen, elkarbizitzaren eta aniztasunaren etorkizuna jokoan dago».

Euskal Sozialisten buruzagiak botoa eman du Bilboko hautesleku batean. Bere senarrarekin, Alfonso Gil zinegotzi sozialistarekin, batera joan da. Geroago komunikabideei eginiko adierazpen batzuetan esan duenez, «gaur egun garrantzitsua da demokraziarentzat eta herritarrentzat».

«Gaur herrialde honen etorkizuna jokoan dago», azpimarratu du Idoia Mendiak. Horrez gain, esan duenez, «hautetsontzietan gehiengo nabarmena jasotzea garrantzitsua litzateke, hurrengo Espainiako Gobernuak nahikoa gehiengoa izan dezan egonkortasunez eta lasaitasunez gobernatzeko, datozen urteetan herrialde gisa ditugun erronkei ekiteko».

PSE-EEren idazkari nagusiak esan duenez, eguna normaltasunez igarotzea nahi du, bai eta herritarrak hauteslekuetara bertaratzea ere, bozkatu dezaten; izan ere, «bozkatzeko eskubidea lortzeko ahalegin handia egin behar izan genuen, eta hura erabiltzeko beharra dugu, are gehiago, oraingoa bezain une garrantzitsuan».

ELKARBIZITZA ETA ANIZTASUNA JOKOAN

Horrela, ohartarazi duenez, «hauteskunde hauek oso garrantzitsuak dira, eta herritarrek jakin behar dute gure herrialdearen, elkarbizitzaren eta aniztasunaren etorkizuna jokoan dagoela».

Horregatik, errepikatu duenez, gehiengo nabarmena lortzea espero du, hurrengo gobernuak herrialdea lasaitasunez gobernatzeko eta etorkizuneko erronkei ekiteko aukera izan dezan.