Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa RNEko Radio 5 irratian

Idoia Mendiak konfiantza du zentsura-mozioa babestu zuten alderdiek «alea bereiziko dutela lastoan» eta Pedro Sánchezen aurrekontuak onartuko dituztela

PSE-EEren idazkari nagusiak eskua luzatu die Euskadiko oposizioko alderdiei, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak onartzeko, «herritarrentzako onak dira eta»

1. argazkia
Idoia Mendia, en los estudios de RNE en Bilbao | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak Pedro Sánchez Gobernuko presidente bihurtu zuen zentzura-mozioa babestu zuten alderdiei animatu die «alea bereiztera lastoan» eta Estatuko aurrekontu orokorrak onartzera, kataluniar preso politikoen egoerarekin nahastu gabe.

«Beraz, espero dut arrazoiz jokatzea berriz talde politiko askok. Orain ateak ixten ari dira, aurrekontuak adostearekin lotuta ez dauden hainbat gairi lehentasuna emanez; baina, funtsean, ados daude haiekin: gutxieneko soldatarekin zein pentsioak, gastu eta inbertsio soziala handitzearekin ados daude», ziurtatu du.

Aurrekontuak ez badira onartzen, Mendiak Gobernuko presidentearen jarrera babestu du, zeinak atzo «argi utzi zuen legealdiari jarraipena emateko nahi eta erabaki irmoa».

Euskal aurrekontuak

Idoia Mendiak ez dio atea itxi Euskadin aurrekontuen inguruko akordio bat egiteari. «Eskua luzatu diet oposizioko talde denei», esan du Espainiako Irrati Nazionaleko Radio 5 irratian emandako elkarrizketa batean. Bere aburuz, «aurrekontu horiek onak dira herritarrentzat, diru-sarreren errenta eta funtzionarioen soldata handituko lituzketelako, eta inbertsio hori ona da Euskadirentzat».

Aurrekontuak onartuko ez balira, Mendiak uste du oposizioko taldeek azaldu beharko luketela zergatik ez dituzten onartzen «inbertsiorako eta gastu sozialerako dirua dakarten kontuak, eta, ondorioz, herritarrentzako onak direnak».

«Garbaltzeko» garaia

Gernikako Estatutuaren erreformari dagokionez, Mendiak uste du «bidearen hasieran edo erdian gaudela oraindik» testua onartzeko, eta, baieztatu duenez, «iritsiko da garai egokia, zeinetan legebiltzar-taldeek erantzukizuna bere gain hartu, garbaldu eta akordioak egin beharko dituzten».

Laguntza La Naval enpresarentzat

Sestaoko La Naval enpresak bizi duen egoera zaila bada ere, Mendiak borrokatzeko animoa eman du La Naval enpresak iraun dezan; Van Oord konpainia armadoreak oraindik ez baitu guztiz erabaki dragari amaiera ematea. Gainera, ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak « parte hartzearen eta enplegua bermatzearen alde erabateko apustua egin duela», bai eta Pedro Sánchez Gobernu zentraleko presidenteak ere.

«Gobernu biak eskua emanda doaz borroka horretan, herrialde gisa sektore estrategiko bat gordetzeko; eta hori da garrantzitsuena orain. Hau da, hori estrategikoa da herrialdearentzat, Euskadirentzat eta Ezkerraldearentzat, baina Espainiarentzat ere bai; eta, horregatik, Pedro Sánchezen Gobernua erabat inplikatu da».