Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiak euskal ekonomia sozialak ekoizpen-ehunean duen garrantzia nabarmendu du Izar Cutting Toolsen

1. argazkia
Idoia Mendia visita las instalaciones de Izar | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak, Izar Cutting Tools enpresara gaur egindako bisitan, nabarmendu du ekonomia soziala garrantzitsua dela euskal ekoizpen-ehunerako. Topaketa ehun urteko enpresa horren jarduera gertutik ezagutzeko antolatu da. Enpresak mozketa-tresnak fabrikatzen ditu erabilera industrialerako, eta 214 langile ditu. ASLEko kideek ere parte hartu dute topaketan. ASLE Izarekin elkarlanean aritzen da ekonomia soziala sustatzeko. Eredu hori garatzeko funtsezkoak dira lan-sozietateak, Euskadin ia 7.000 pertsonari lana ematen dizkietenak. 

«Ingurunerik gabe ez dago hazkuntzarik; oso garrantzitsua da errotze soziala duten enpresak egotea, langileen partaidetza eta erantzunkidetasuna sustatzen dutenak», ziurtatu du Mendiak. Ordezkaritza sozialista osatu dute, halaber, Miguel Ángel Morales Euskal Sozialisten Antolakuntzako idazkariak; Teresa Laespada Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuneko diputatuak; Sonia Pérez PSE-EEren arlo ekonomikoaren arduradunak. Josetxo Hernández, Asleko kudeatzailea, eta Carlos Pujana, Izareko kudeatzailea izan dira anfitrioiak.