Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12ko hauteskunde programa

Idoia Mendia: “Krisi honetatik irteteko Euskal Sozialisten eredua jardunean eta adostasunean oinarritzen da, eztabaida nazionalistetatik urrun.

• PSE-EEko idazkari nagusiak “Espainiaren egonkortasunarekin ez jokatzeko” eskatu du, “soilik Gobernu egonkor batek izango duelako indarra” Europan ekonomia berrabiarazteko funtsak lortzeko.
• #U12rako programak “Berreraikuntzarako Oinarriak” jasotzen ditu, pertsonen osasuna bermatzeko, inor atzean ez uzteko eta ekonomia berrabiarazteko gako eta neurriekin.

1. argazkia
Idoia Mendia presenta el programa electoral para el #12J y las "Bases para la Reconstrucción". | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak “kooperaziotik eta lankidetzatik aritu eta adostearen” eta gobernatzearen alde egin du, “krisi honetatik guztiok batera irten behar dugulako”. “Gure eredua jardunean eta adostasunean oinarritzen da. Urrundu egin nahi dugu abertzaletasun eztabaidetatik, fokua krisi honetatik irteteko neurri zehatzak hartzen jarriz. Gobernuek lerrokaturik egin behar dute lan, eskutik joan behar dira premiazko neurrietan eta beharrezkoak ditugun erreforma handiei heldu behar die; inor bazterrera utzi gabe akordioak gauzatzeko gaitasuna eskatzen du horrek”, adierazi du.

Premiazkoena eta hurbilena denari erantzuten diogun bitartean #Euskadik behar dituen erreforma sakonak taxutzen jarraitu behar dugu. Eta guztien arteko kooperazio eta lankidetza leialetik egin behar dugu.#BasesparalaRecuperación pic.twitter.com/rsgUmUXTzO

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) June 8, 2020

 Buruzagi sozialistak Bilbon aurkeztu du #U12rako hauteskunde programa. Ekitaldian parte hartu dute ere Gipuzkoako eta Arabako zerrendaburuek, hots, Eneko Anduezak eta Gloria Sánchezek, eta Ikasketak, Programak eta Prestakuntza Ataleko idazkari Alfredo Retortillok. Programaren testua lehen hauteskunde deialdirako prestatu zen eta atondu egin da, “Berreraikuntzarako Oinarriak” izeneko dokumentu bat jasotzen duelarik oraingo hitzordu honetarako, Covid-19aren ondoren susperraldiari heltzeko sozialisten gako, proposamen eta konponbideak biltzen dituena. Bertan aurreikusten diren neurriak hiru ardatzetan artikulatzen dira: pertsonen osasuna bermatzea, inor atzean ez uztea, eta ekonomia eta enplegua berrabiaraztea.

 Idoia Mendiak uste du "gauzatzeke genituen erreformen azkartzea ekarriko digun aukera bat izan daitekeela krisia; larrialdiei erantzun beharrean gara, baina epe luzerako neurriei ere heldu behar diegu, alderdien arteko kooperazio eta lankidetzatik, betiere, baita erakundeen aldetik ere, krisi honetatik indartsuago eta Euskadi kohesionatu batekin irteteko”. “Hurbilekoan eragiten aritzeko programa bat proposatzen dugu guk, etorkizunari ere begia kendu gabe, ordea; adostasunerako programa bat, jardutea eta adostea izango delako gure ardatza, eta Covid-19aren premiei erantzuteko eguneraturiko programa baten bidez egingo dugu hori, alabaina NBEren 2030 Agendaren helburuekin lerrokaturik jarraitzen duena, oso-osorik jartzen baitu indarrean”, esan du.

Gure proposamena akordioan oinarrituta dago. Gobernuen arteko elkarlanean eta kooperazioan. Garrasi egin ordez, entzutea. Liskarra bilatu ordez, eskua luzatzea. Azken finean, krisi honetatik batera irten behar dugulako.#BasesparalaRecuperación pic.twitter.com/rsgUmUXTzO

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) June 8, 2020

 Idoiaren ustetan, susperraldia “konpromiso demokratikoa berresten badugu bakarrik izango da posible, hori delako krisi honek uzten digun beste erronka, gobernuen aniztasuna eta legitimitatea onartzea eta ezberdina denarekin egindako akordioetan erantzunak bilatzea dakarren konpromiso demokratikoa, deskalifikazioa eta liskarra baztertuz”, azpimarratu du. “Behar dugu Espainiako Gobernuak egonkortasuna izan dezala, gobernu indartsu bat izan dadila Europan funts horiek hona bideratzea defendatzeko, horren beharrezkoak ditugunak orainerako eta etorkizunerako neurri eraldatzaileei heltzeko", ohartarazi du.

Buruzagi sozialistak balioan jarri du Pedro Sánchezen Gobernuak burututako lana susperraldi ekonomikoa sustatzeko eta “herritarrak erreskatatzeko”, abian jarri duen “koltxoi sozialarekin”, ABEEak, autonomoentzako laguntzak eta bizitzeko gutxieneko diru-sarrerekin, beste batzuen artean, guztiak “inor atzean ez uzteko neurriak”, izan. “Espainiako Gobernuak pertsonei laguntzeko neurriak hartu ditu; horretan datza alde galanta oraingo honen eta Espainiak izan zuen azken krisi haren artean, orduko hartan bankuak erreskatatu zirelako eta oraingoan, aldiz, pertsonak erreskatatu direlako”, adierazi du.

Alfredo Retortillok, bere aldetik, esan du pandemiaren ondorengo Euskadiren susperraldi ekonomiko eta sozialak erakunde guztiak lankidetzan aritzera behartuko dituela. “Nahitaez onartu beharrekoa da lankidetzan aritzeko eta partekatzeko beharra, eta Euskaditik bertatik egin behar dugu, baina baita kanpora begira ere”, azaldu du. Programa sozialistak “begirada luzea” duela adierazi du, baina “Covid-19ak eragindako larrialdiei ere erantzuten" diela, "krisi honetatik desberdintasun gehiagorekin irtetea eragotziko diguten txoke-neurriekin". “Berreraikuntza bidezkoa eta guztientzat ekitatezkoa izan behar du”, gaineratu du.

Gloria Sánchez arabar hautagaiak osasun sistema indartzeko eta “gizarte-zerbitzuen euskal sistema errealitate bihurtuko duen gobernantza berri bati” heltzeko beharra azpimarratu du. Haren hitzetan, kontua da “pertsonen autonomia eta euren familia- eta komunitate-integrazioa babestea eta sustatzea, eta osasuna osasun-zentro batean sendatzeaz haragoko zerbait gehiago bezala ikustea”. Eta, horretarako, ezinbestekoa da “Eusko Jaurlaritzaren lidergotza eta, halaber, kalitate eta berrikuntza gakoan sistemaren hedapen harmoniatsua bermatuko duen inbertsio ekonomikoa”, gaineratu du.

Eneko Anduezak egoera berrira “birmoldatu” beharrari erreparatu dio, eta azpimarratu du programa sozialista erronka berriei inor atzean utzi gabe aurre egiteko prestaturik dagoela, ez dadin gerta aurreko krisian gertatu zena, bazterrera geratu zen jendea egon baitzen eskuinak ezarritako murrizketengatik". “Funtsezkoa da horretarako berriz ere enpleguaren alde egitea, enpresa txikiei eskua luzatzea eta herri honetako langileei ere eskua luzatzea”, ondorioztatu du.