partekatu
Idoia Mendia: «VOXekin egindako hitzarmenak tratu txarrak jaso dituzten emakumeak eta frankismoaren biktimak umiliatzen ditu»
Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak gaur deitoratu du PPk eta Ciudadanosek VOXekin hitzarmen bat egin izatea Andaluzian, konkistatutako eskubide denen aurkakoa delako eta tratu txarrak jaso dituzten emakumeak eta frankismoaren biktimak umiliatuko dituelako. «Gobernu aurrerakoia lantzeko aukera zegoen, Alderdi Sozialistak irabazi zituelako hauteskundeak, baina alderdi ultra batekin akordioa egitea nahiago izan dute, hainbat pertsona eta eskubide laidotzearen truke», adierazi du.
Idoia Mendiak Onda Vascan aipatu du, halaber, Pedro Sánchezen Gobernuaren jarduna, eta goraipatu ditu unera arte egindako lana eta agendan egiteke duena, hain zuzen ere, Mariano Rajoyk lan- eta berdintasun-esparruan egindako murrizketen kontrako norabidekoak.
Esparrurik gertukoenari buruz nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak neurriak prestatuko dituela bilketa inbertsio handiago egiteko erabili zela bermatzeko, eta neurri horrek Euskadiko lan-merkatua hobetuko duela. Bestalde, pozik agertu da Gobernu-akordioaren abiadarekin, 2016an EAJrekin egindakoarekin, «ekonomiaren eta enpleguaren hobekuntza ekarri du eta».