Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Udal- eta foru-hauteskundeak eta Europako hauteskundeak | M26

Idoia Mendia: «Alderdi Sozialista Ezkerraldera itzuli da»

Idoia Mendia: «Barakaldok joera hautsi behar du, handi-nahi handiko alkatea behar du»

Alfredo Retortillo: «Ezkerraldea berreskuratuko dugu sozialismoarentzat. Barakaldoko alkatetza berreskuratu beharko dugu»

1. argazkia
Idoia Mendia, junto al candidato a alcalde de Barakaldo, Alfredo Retortillo, y el concejal socialista Edu Castañeda | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak Barakaldon esan duenez, Alderdi Sozialistak «apustu ziurra ordezkatzen du demokraziaren oinarriei eusteko: eskubide sozialak, zerbitzu publikoak, pluralitatea, akordioa, elkarbizitza». Horrez gain, esan du, sozialistek espero dutenez, balio eta printzipio horiek finkatu behar dituztela udaleko buruzagitza berria. Idoia Mendiak, Alfredo Retortillo alkategaiarekin batera, gogora ekarri duenez, Turismoko sailburu ohiak duela bi hilabete erabaki zuen «zeregin guztiak uztea Barakaldoko kale eta auzo guztiei arduraldi osoa eskaintzeko», eta bere lanak eta bere kideek egindakoak Pedro Sánchezen garaipenari lagundu diote.

Mendiak nabarmendu duenez, presidentea Barakaldoko kaleetatik igaro da eta hautagai sozialistari lagundu dio aurkezpenean. Retortilloren hautagaitzak bultzada emango dio hiriari eta, horri esker, erakunde-lankidetzaren bideari helduko dio berriz, hain zuzen ere, Mendiak azpimarratu duenez, buruzagitza sozialistak ahalbidetu duenari.

«Hiri hau duela zenbait urte birsortu zen, hiria ezagutzen zuten sozialistek Udala hartu zutenean, jendearen bizitza hobetu nahiez. Eta hiri honek ez badu eraldaketa berrien trena galdu nahi, merezi duen tokia hartu nahi badu, Barakaldo ezagutu eta bere gisa sentitzen duen sozialista bat behar dut, hiri-ereduko erreferente izateko nahia duena, Alfredo Retortillo alkatea behar du. Gaur egungo alkatearen joera hautsi behar da, eta jasotako oinordetza kudeatu ere bai. Lorpen handiagoak egin behar ditugu», azaldu du.

Bestalde, Barakaldoko alkategaiak gogorarazi duenez, PSOEk atzo 140. urteurrena eta haren Euskadiko sorrera ospatu zuen, eta, azaldu duenez, 129 urte bete dira maiatzaren 4an bandera gorri sozialista meatzaritzako mendietan astindu zutenetik, «zortzi lanordu, zortzi atseden-ordua eta zortzi hezkuntza-ordua aldarrikatzeko».

«Aldarrikapen horiek indarrean daude oraindik ere, bidegabekeria sozialaz hitz egiten jarraitzen dugulako, eta egindako lorpenak mehatxatzen dituztelako batzuek, eta, batez ere, aurrera egin beharrean, atzera egitea proposatzen dutelako. Hilabete lotsagarri batzuk pasa ditugu, irainez eta gezurrez beteak, eta batzuen nahi ilunenak ikusi dira. Beste batzuk sabaira begira eta txistu egiten zuten Pedro Sánchez eta Alderdi Sozialista irainen hartzailea izan bitartean. Baina galdu dute», esan du Retortillok.

Hautagai sozialistak PSE-EEk lortutako emaitzak azpimarratu ditu. «Barakaldoko eta Ezkerraldeko boto sozialista horiekin, Sánchez presidenteari zorte handia opa diogu bere eginkizunean. Eta, gainera, alkatetzak mantentzen eta galdu genituenak berreskuratzen lagunduko diogu. Ezkerraldea berreskuratuko dugu sozialismoarentzat. Barakaldoko alkatetza berreskuratu beharko dugu. Gure balio sozialistak harrotasunez goraipatzeko ordua da. Oinak lurrean dituen ezkerra da sozialismoa eta etorkizunari begiratzen diona. Gu gara behar den ezkerra, eta beldurrik eta konplexurik gabe defendatu behar dugu hori», esan du. Amaitzeko, esan duenez, Barakaldo «gizatarragoa, ziurragoa eta hobeto konektatua nahi du, non bertako pertsona eta auzo denak inporta diren».