Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Topaketa militanteekin Errenterian

Idoia Mendiak EAJri esan dio erabaki behar duela “nazionalisten nahiak” beteko dituen edo “herritarren beharrak” beteko dituen Estatutua egitearen artean

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak esan duenez, EAJk erabaki behar du zer toki hartu autogobernuari buruzko ponentziaren markoan, orain irekiko den fasean (teknikoa) zein hurrengoan (amaierako politikaren ingurukoan). Azken horretan, politikariek bere gain hartu behar dute akordioak egiteko erantzukizuna, eta akordio horiek legearen barruan egin behar dira.

Errenteriako Herriaren Etxean -non alderdiko afiliatuekin zein jarraitzaileekin topaketa bat egin duen- komunikabideei egindako adierazpenetan, Mendiak honako hau gogorarazi du autogobernuari buruzko ponentzian EAJren eta EH Bilduren jarrerari buruz galdetu diotenean: “Autogobernuari buruzko ponentzia bultzatu zuen Lege-proposamenak zenbait gauza lortu nahi zituen. Alde batetik, hitzarmenak zabaltzea, hau da, erreformak adostasun handia ekartzea eta legealdi honetarako bidea sortzea; eta, bestetik, legearen barruan egitea”.

Bere iritziz, horiek dira lan egiteko mugak, eta horien barruan bilatu behar da adostasuna eta estatutu-testuaren ardatza. Gainera, adierazi duenez, une honetan hiru testuinguru ikusten ditu: “dena”, oinarrien proposamenak, EAJk eta EH Bilduk eratu duten dokumentua (Podemosek zuzenketa txiki batzuk egin dizkio); PPren proposamena (hobe da gauzak dauden moduan uztea), hau da, “ezer”; eta proposamen sozialista, Legebiltzarrean talde politikoek idatzitako guztia jaso duena.

Horren harira, uste du oinarri ona izan daitekeela eta orain arte aintzat hartu ez bada ere, espero duela etorkizunean lan egiteko beste elementu bat izatea.

Mendiak esan duenez, Eusko Legebiltzarrean beste talde politiko batzuk autogobernuari buruzko entelekietan nahaspilatzen diren bitartean, PSE-EEk hari heltzen dio “herritarrak hobeto gobernatzeko eta beren eskubideak babesteko baliagarria izan daitekeen tresna gisa”. "Horregatik uste dugu eta konbentzituta gaude Legebiltzarreko talde politikoen artean adostasunerako eremu zabala dagoela, eta, kezka ugari partekatzen ditugunez, hainbat gunetan akordioak egin ditzakegu; eta horren inguruan lan egin dugu", esan du.

Euskal Sozialisten idazkari nagusiarentzat, prozesu honen emaitza izango den euskal Estatutu berrituak “denok batu eta kohesionatuko gaituen tresna bat” izan behar du. "Denok egon behar dugu bertan islatuta. Ezin du nazionalisten estatutua soilik izan, ez eta ez-nazionalistena soilik, 1979koa eta 1936koa izan ziren bezala", nabarmendu du. Jarraian, azpimarratu du "hori dela arrakastarako gakoa".

“Gune erkideak bilatzen saiatzeko”, PSE-EEk horrekin lotuta ekarpenak egin dituela azpimarratu eta gero, deitoratu du “arreta eman ez zaiela eta EAJk eta EH Bilduk batasun nazionalista egin nahi izan dutela, bai eta Podemosek bat egin duela erabat subiranista den proposamen hori zeharka makillatzeko”.

Edonola ere, ziurtatu du sozialistek bere horretan jarraituko dutela Estatutu berria denon artean eraikitzeko, “gure konstituzioak aniztasunerako aterpe izan eta euskal guztiak ordezkatu behar dituelako”.

ONGIZATEA

Bestalde, babestu egin du sozialistak gai direla herritarrekin “arduratsu izaten jarraitzeko”, oposizioan egon arren, adibidez, Errenterian bezala; bai eta “ongizatea dakartzaten politikak egiteko ere”.

Horri buruz, adierazi du Pedro Sánchezek zuzendutako Gobernu zentral sozialista hori egiten saiatzen ari dela: “PPren gobernuko urteetan zehar handitu diren arazoak konpontzeko politikak egitea espainiar biztanleentzat”. Sozialistak Eusko Jaurlaritzaren edo Gipuzkoako Aldundiaren bidez ere horretan ari dira.