Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Euskadiko Ser katean

Idoia Mendia: “Krisi honetan zuhur eta lankidetzaz aritu behar gara, eta erakundeen arteko elkarrizketa bultzatu behar dugu”

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak esan du koronabirusaren pandemiak eragindako krisialdi honetan alderdiak eta erakundeak "askoz zuhurrago eta elkarlanean aritzeko prestuago” aritu behar direla, eta “purrustadaka ibili beharrean elkarrizketa askoz gehiago praktikatu” behar dutela.

1. argazkia

Ser kateko Hora 14 Euskadi programan egin dioten elkarrizketa batean, Mendiak horrela erantzun die jarduera ekonomikoa murrizteko Gobernuak ezarritako Errege Dekretuari egindako kritikei, eta krisia kudeatzen ari diren eragile guztiei eskatu die “gobernuei lagundu eta babestu diezaietela erabaki egokiak hartzen”.

@Confebask-eko presidenteak deskalifikatu egin du bere burua solaskide instituzional, sozial eta ekonomiko gisa. 
Zuhurrago, lankidetza gehiagoz eta purrustada gutxiagorekin aritu behar dugu #Covid19-aren pandemiaren bezalako egoera larri batean, zeren #BirusHauElkartutaGelditukoDugu pic.twitter.com/EHQTveTaSq

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) April 1, 2020

Buruzagi sozialistak esan du guztiok laguntza eman beharra diegula erabakiak hartzen ari direnei. “Lagundu egin behar ditugu; orain dagokiguna da nork bere erantzukizunetik erabakiak babestea eta dakiguna eskaintzen saiatzea gobernuek erabaki egokiak har ditzaten”.  Ildo horretan, “aurrena osasuna” dagoela nabarmendu du, eta “osasuna berreskuratzen dugun ostean berreskuratu ahalko dugu beste guztia, ekonomia eta bizitza soziala, eta itzuli ahalko diegu aukera geure hiri eta herriei”, esan du.

 Azkenik, zoriondu egin da pandemiaren datuak hobera egin dutelako, eta esan du hori “urruntze sozialerako orain arte erabakitako neurriengatik" izan dela eta “hartutako neurriak eragina izaten eta osasun zerbitzuen egoera arintzen” hasi direla nabarmendu du.

Elkarrizketa osoa hemen entzun dezakezu.