Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Berria

Idoia Mendia, Eneko Andueza eta Gloria Sánchez izango dira PSE-EE zerrendaburuak #A5eko hauteskundeetan

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako batzorde exekutiboek onartu dituzte zerrendak, eta Batzorde Nazionalak berretsiko ditu otsailaren 21eko ostiralean

1. argazkia

PSE-EEren Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako batzorde exekutiboek gaur arratsaldean onartu dituzte datorren apirilaren 5eko euskal hauteskundeetarako zerrendak, eta Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkaria nagusia, Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusia eta Gloria Sánchez euskal parlamentaria izango dira buruan. Probintzietako exekutiboek onartutako zerrendak Euskadiko Zerrenden Batzordeak -bihar, otsailak 20, bilduko da horretarako- eta PSE-EEren Batzorde Nazionalak -ostiralean, otsailaren 21ean- berretsi beharko dituzte.

BIZKAIA.

  • Idoia Mendia. Bilbo, 1965. Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatetik, eta Nazioarteko eta Europako Harremanetan graduondokoa Amsterdamgo Unibertsitatetik. Bruselan Europako Batzordearentzat denboraldi bat lanean eman ondoren, Bilbora itzuli zen 1994an, eta bere bulegoa ireki zuen. 27 urterekin PSE-EEn afiliatu zen, eta 37rekin, 2002an, jauzia eman zuen politikara, Eusko Legebiltzarrean eserleku bat betetzeko. Hurrengo urtetik aurrera, Barrikako zinegotzi izatearekin bateratu zuen lan hori, 2009ra arte egon baitzen han, Euskadin aldaketaren aldeko hauteskundeak egin ziren urtera arte. Patxi Lópezen Gobernuan bozeramaile lanak egin zituen eta Justizia eta Herri Administrazioko sailburu izan zen, eta baita Herrizaingo sailburu ere hilabete batzuetan. 2014ko irailean Euskal Sozialisten idazkari nagusi aukeratu zuten, %85,6ko botoekin, kargu hori aukeratzeko PSE-EEren historian egin ziren lehen hauteskunde primarioetan. 2017an kargua errepikatu zuen, prozesuan eskatutako abal kopurua bilduko zuen hautagai bakarra izan ondoren. 2019ko urrian PSE-EEko lehendakarigai izendatu zuten.
  • José Antonio Pastor. Ortuella, 1959. Lehen Hezkuntzako irakaslea da eta Ekintzailetza Publikoko Lidergotzaren ikasketak ditu Deusto Business School-etik. 1977an Euskadiko Alderdi Sozialistan sartu zen eta 1983an zinegotzi aukeratu zuten Ortuellako Udalean, bertako alkate izanez 1987-2003 bitarteko urteetan. Bizkaiko Sozialisten idazkari nagusi (2002-2014) eta PSE-EEko Exekutiboaren bozeramaile (2009-2012). Bizkaiko Batzar Nagusietako ahalduna (2003-2009). 2005etik Euskal Sozialista Taldearen bozeramailea da Eusko Legebiltzarrean.
  • Sonia Pérez Ezquerra.Barakaldo, 1976. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua eta MBA Executive Masterra ESIC Negozio Eskolatik. Ibilbide profesionala kontu-auditoretzaren alorrean eta finantza-analista gisa hasi zuen eskuratze eta fusioen sektorean. 2009an Patxi Lópezen Gobernuko partaide izan zen, aurrena Lan zuzendari gisa eta Lan sailburuorde gisa gero. Egun, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua da.
  • Ekain Rico Lezama.Bilbo, 1979. Zuzenbidean lizentziatua. PSE-EEren Bizkaiko Politika Instituzionaleko idazkaria. Talde Sozialistaren bozeramailea Bizkaiko Batzar Nagusietan. PSE-EEren Arlo Juridikoaren arduraduna. Bizkaiko Abokatuen Elkargoko kidea.
  • Loly de Juan de Miguel. Zuzenbidean lizentziatua. Kongresuko diputatua X. Legegintzaldian. Bilboko Metroko presidentea 2011n. Zinegotzia Basauriko Udalean (2007-2011). Egun, Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuordea da.
  • Carlos García de Andoin Martín. Zalla, 1963. Zientzia Politikoetan eta Administrazioan doktorea. Teologian lizentziatua. Psikologian lizentziatua. Presidentetzako ministroaren Memoria Historikoaren eta Gai Erlijiosoen Kabineteko zuzendari-ondokoa (2010-2011). Erorien Haranaren etorkizunerako Adituen Batzordeko idazkaria (2011). Gobernuko Lehen presidenteordearen Kabineteko aholkularia (2008-2010). Sestaoko Udaleko zinegotzia (2003-2007). Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko zuzendaria.
  • Ana Belén Quijada Garrido. 1968.Pedagogian lizentziatua, haurtzaina eta Erizaintza, Psikiatria eta Farmazia laguntzailea. Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi ordezkaria Barakaldoko Udalean, Hirigintzako Diziplina, Ingurumen, Osasun eta Kontsumoko zinegotzi ordezkaria, Hirigintzako zinegotzia. Sozialisten Udal Taldeko bozeramailea Barakaldoko Udalean.
  • Carlos Fernández Martínez. 9. Beatriz Gámiz Mata. 10. Víctor Trimiño Vegas. 11. Mª Ángeles Muñoz Llamas. 12. Isaac Fernández Berges. 13. Silvia Colmenero Salgado. 14. Gregorio Borge Bravo. 15. Jesica Ruiz Pérez. 16. Aratz Echave de Palos. 17. Begoña Gamero García. 18. Juan Manuel González Mosquera. 19. Alicia Eugenia Hernández Cid. 20. Iñaki Martínez Delgado. 21. Janire Larrea González. 22 Joseba Larrea Ibarlucea. 23 Nerea Jiménez Fernández. 24. David Quintana Sánchez. 25. María Guijarro Ceballos.

 

ARABA

  • Gloria Sánchez Martín. Madril, 1959. Zuzenbidean eta Enpresa Zientzietan lizentziatua ICADEtik. Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileen Goi Mailako Kidegoko karrerako funtzionarioa 1984tik. Arabako Gizarte Lan eta Gizarte Gaietako zuzendari probintziala (1992-1996). Gobernuaren ordezkariordea (2004-2012). Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako zuzendariordea. Legebiltzarkidea 2012tik.
  • Txarli Prieto San Vicente. Gasteiz, 1957. Enpresen Kudeaketa eta Zuzendaritzan diplomatua. PSOEko Batzorde Federaleko kidea. Arabako Batzar Nagusietako presidenteordea (1999-2003). Arabako Batzar Nagusietako bozeramailea (2003-2011). Arabako PSE-EEren idazkari nagusia (2005-2014). Legebiltzarkidea 2009tik eta Eusko Legebiltzarreko bigarren presidenteordea 2017tik.
  • María Jesús San José. Sestao, 1966. Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatetik. Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Administrazio Publikoaren Saileko Gobernu eta Eusko Legebiltzarreko Harremanetarako Idazkaritzako zuzendaria (2010-2012). Arabako Foru Aldundiko Funtzio Publikoko zuzendaria (2015-2016). Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko sailburua 2016ko azarotik.
  • Alberto Alonso Martín.Oñati, 1976. Historian lizentziatua. UGTko arduraduna Gasteizko Michelin lantegian, Espainia-Portugal Lantoki arteko Batzordeko idazkaria eta Europako Michelin Batzordeko kidea. Osalanen zuzendari nagusia 2016ko abendutik.
  • Blanca de la Peña Bernal. Gasteiz, 1962. Zuzenbidean lizentziatua. Vital Kutxako Administrazio Kontseiluko kidea (2005-2009) eta Vital Kutxako Kontrol Batzordeko kidea (2009-2011). Gasteizko Udaleko zinegotzia (2015-2016). Gilsaren Kontseiluko kidea (2015-2019). 21 Zabalgunearen Kontseiluko kidea 2015etik. Jarduneko abokatua 1986tik.
  • Juan Jesús Merchán. Laudio, 1976. Itsasketa Zibilean diplomatua eta Merkataritza Itsasketako pilotua. Itsas eta Portu Enpresen Kudeaketako eta Itsas Zuzenbideko Masterra. Laudioko Fernando Buesa Elkartearen idazkari nagusia eta Arabako Exekutiboko kidea. Egun, Murueta euskal taldeko ontzi-konpainian egiten du lan.
  • Aroa Pérez Cortizo. 8. Txema Sánchez Miguel. 9. Blanca Casado Foncea. 10. Esteban Martiarena Vadillo. 11. Laura Fernández Fernández. 12. Alberto García de Alcaraz Pareja. 13. Saioa Beistegui Liberal. 14. Roberto Atienza Minguez. 15. Paula Uzquiza San Martin. 16. Manu Velasco Álvarez. 17. Eva Aisa Andino. 18. Nilson Carrasco Mejía. 19. Laura Alzola Kirschgens. 20. Delfin Jménez Jiménez. 21. Nagore Gutiérrez Ruiz. 22. Natxo Sáenz Iraizoz. 23. Mari Mar Mantas López. 24. Óscar Torres Lavid. 25. Arantza Ruiz Huidobro.

 

 

GIPUZKOA.

 

  • Eneko Andueza Lorenzo. Eibar, 1979. Zientzia Politikoetan eta Administrazioan lizentziatua. Biltzarkidea (2011-2015) eta Euskal Sozialistak Taldearen bozeramailea Gipuzkoa Batzar Nagusietan (2015-2016). Zinegotzia Eibarko Udalean (2008-2016). Euskal Sozialistak Legebiltzar taldearen bozeramaile-ondokoa. Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusia 2017tik.
  • Susana Corcuera Leunda. Donostia, 1963. Zuzenbidean lizentziatua. Zinegotzia Donostiako Udalean (1987-2010). Enrique Casas Sozialisten Elkarteko presidentea eta Politika Instituzionaleko Idazkaritzako arduraduna. Legebiltzarkidea.
  • Iñaki Arriola. Eibar, 1959Zuzenbidean lizentziatua. Eibarko alkatea (1999-2003). Euskal parlamentaria (1993-2008), Gipuzkoako batzarkidea (2003-3007, 2007-2009) eta PSE-EEren Batzarkide taldeko bozeramailea (2009-2012). Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herrilan eta Garraio sailburua (2009-2012). PSE-EEko presidentea eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburua.
  • Miren Gallastegui. Eibar, 1961. Zuzenbidean lizentziatua eta abokatua lanbidez. Zinegotzia Eibarko Udalean (1995-2015) eta Antzuolako Udalean (2015-2019). Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuordea (2016-2019). Legebiltzarkidea.
  • Enrique Ramos. Donostia, 1969. Zuzenbidean lizentziatua EHUtik. Praktika Juridikoaren Graduondokoa. Abokatuen Elkargoko kidea 1994tik. Zinegotzia Donostiako Udalean 1999ko maiatzetik, bertan Herritarren Parte-hartzeko, Merkataritza, Ekonomiakoa eta Enplegu, Hiri Segurtasun eta Turismoko ordezkaria izan da. Hirigintza Iraunkor, Proiektu eta Obretako zinegotzi ordezkaria 2015-2019 agintaldian. Egun, Ekologia eta Osasun Publikoa, Sustapen Ekonomikoa, Merkataritza eta Ostalaritzako zinegotzia da.
  • Maria Luisa García Gurrutxaga. Ataun, 1959Irakasle-ikasketetan diplomatua EHUtik, Euskal Filologia espezialitatean. Euskadiko Eskola Kontseiluko presidentea izan da (2010-2013) eta Hezkuntza Saileko Hezkuntzaren Berrikuntzarako zuzendaria (2009-2010). 1998. eta 2003. urteen artean Ikastolen Federazioaren eleaniztasun proiekturako curriculum-diseinua eta irakasle-prestakuntza burutu zuen. 2003tik 2009ra Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza-laguntzako ikastetxeetako eleaniztasun-aholkularia izan zen: curriculum-diseinua eta irakasleen prestakuntza. 2013an, Alfontso X.a Jakitunaren Ordenaren hezkuntza-merezimenduaren domina eman zioten, Enkomienda graduan. Donostiako zinegotzia (2015-2019). Egun, Donostiako hezkuntza-laguntzarako zentroko hezkuntza aholkularia da.
  • - Fernando San Martín. Donostia, 1959. Filosofia eta Letretan lizentziatua (Historia eta Geografia) eta zientzia erlijiosoetan diplomatua. Irakaslea Donostiako Marianisten Ikastetxean eta Irungo Pío Baroja Institutuan. Irungo zinegotzia izan da 20 urtez. Gipuzkoako Aldundiko Lankidetzarako zuzendaria (2015-2019). Aktibista garapenaren lankidetzara, giza eskubideetara eta LGTBIra zuzendutako GKEetan. Kristau Sozialisten Federazio Taldeko arduraduna Gipuzkoan. Euskal Fondoaren presidenteordea (1996-1999). 
  • Gloria Vazquez Herranz. 9. Sergio Javier Alzaga. 10. Ana Priede Merchan. 11. Francisco José Suárez. 12. Nerea Errasti Valle. 13. Ricardo Crespo Rubio. 14. Maialen Alonso Labandibar. 15 Joxe Mari Villanueva Telleria. 16 Agustina Gaztelumendi Iglesias. 17. Oscar Valbuena Pascual. 18. Maite Iglesias Sanchez. 19. Carlos Garcia Hernandez 20. Eva Alvarez Atanes. 21.José Antonio Sanchez Almaraz. 22. Ascension Parron Peguero. 23. Iñaki Dubreuil Churruca. 24. Montserrat Luis Cano. 25. Miguel Buen.