Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12 hauteskundeak

Idoia Mendia: “Konponbideen eta erantzunen garaia da, ez kiskarrena eta irainena: ezker arduratsuaren garaia da”

• PSE-EEko idazkari nagusiak #U12rako Euskal Sozialisten kanpainaren leloa aurkeztu du, “Soluciones-Erantzunak”, eta "neurri berehalakoak nahiz ibilbide luzekoak eskaintzen ditu

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaia Covid-19ak utzi duen krisiari konponbideak bilatzera zuzendutako garai berri bati hasiera ematearen eta "liskarra eta iraina” atzean uztearen alde azaldu da. Euskal Sozialisten U12rako kanpainaren “Soluciones-Erantzunak” leloa aurkeztu du Bilbon burututako ekitaldi batean, goiburu “argi eta irmoa, hain zuzen kanpainan guk zertaz hitz egingo dugun biltzen duena: konponbideak eta erantzunak, berehalakoak nahiz epe luzerakoak”. “Sozialistok ordezkatzen dugun euskal ezker arduratsu nola gobernukoaren garaia da, herrialde-sen sakona dugu eta erantzukizun sakona dugu. Gure helburua da konponbideak eskaintzea Covid-ak utzi digun krisiari bidezko irteera bat eman diezaiogun, inor atzean gera ez dadin", esan du.

 

Euskal ezker arduratsu eta gobernukoa gara, herrialde-sen sakon batekin eta erantzukizun sakon batekin. 
#Covid19-aren ondoriozko krisiarentzako bidezko irteera bat nahi dugu, ez dugu nahi inor atzean geratzerik.#IdoiaSoluciones#IdoiaLehendakari pic.twitter.com/n28Ou51Wgf

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) June 12, 2020

 

Miguel Ángel Morales PSE-EEko Antolakuntzako idazkaria alboan zuela, Idoia Mendiak esan du sozialisten proposamenarekin herritar aurrerakoiek aukera dutela hautetsontzietan “proiektu eraldatzaile, konprometitu eta ausarta” babesteko, “Euskadi abangoardista eta moderno baterantz” urratsak ematen joateko eta “krisi hau jauzi-ohol gisa baliatzeko bidezkoagoa, jasangarriagoa eta berdintasunezkoagoa izango den gizartea lortze aldera."

PSE-EEko buruzagiak adierazi du sozialisten proiektua laburbiltzen duela leloak, “gizarteak eskatzen duen erantzukizunaren pare egongo diren konponbideak eskaintzera” zuzendurik baita. “Konponbideak eta erantzunak eskaintzen ditugu, jendeak galdera eta kezka asko dituelako, eta guk horiei erantzuna emateko betebeharra dugu. Bere enpleguaren etorkizunaz, osasungintzaz, zerbitzu publikoez eta hezkuntzaz galdetzen dute; eta gure gogoa, orain eta beti, inor atzean ez uztea da; horregatik nahi ditugu herritarren arazoetara, konponbideak eskaintzera, zuzendurik egongo diren gobernuak”, esan du.

Mendiak gaineratu du Euskal Sozialistek ahalegin betea egingo dutela “enpleguan eta jarduera ekonomikoan segurtasuna duen Euskadi bat lortzeko, zerbitzu publikoak eta gizarte-babesa indartzeko”, hori guztia “helburu garbi batekin: inor atzean ez geratzea eta lortutako gauzetan atzerapauso bakar bat ere ez ematea”.

“Bidezkoak eta guztientzat izango diren konponbideak bilatzeko herrialde-hitzarmenak egiteko bere prestutasuna” jakitera eman ondoren, “elkarrekin batera aurrera egiteko eta eskubide eta askatasunetan atzerapauso bakar bat ere ez emateko Euskal Sozialisten ibilbide luzekoa, segurua nola fidagarria den proiektua” balioan jarriz amaitu du.